Prospektiba (eta II)
Gaur egungo Google Earth bezalako aplikazioak izango ditugu gure sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuan, baina planetako edozein bazterreko irudiak une horretan bertan sateliteak hartutakoak izango dira. Hau hain izango da horrela ezen geure burua (horixe, burua, zerutik ikusiko delako) ikusteko gai izango baikara.
Laster, oso laster, ezinezkoa izango da autoek elkar jotzea, autoak berak hartuko baitu, istripua gertatu baino lehen, hartu beharreko erabakia: gelditu, alde batera ala bestera egin... Hori lortuko da auto bakoitzak inguruko beste guztien informazioa prozesatuko duelako erabakiak hartu baino lehen; honela auto bakoitzaren “garunak” ezagutuko ditu errepidean mugitzen diren objektu guztien eta bakoitzaren norabide eta noranzkoa. Bestalde, auto barnea air-bag-ez beteta egongo denez, zaila izango da bidaiariak zauritzea.
Urte gutxi barru, ordenagailuen prozesatze abiadurak ahalbidetzen duenean, ez dugu ingelesa (beste hizkuntzetara ere hedatuko da, baina geroago) jakin beharko, itzultzaile automatikoek emango digutelako euskaraz zuzenean entzuten ari garena. Gaztelaniaz edo frantsesez askoz ere lehenago gertatuko da hau. Belarrian izango dugun aurikular batetik entzungo dugu. Eta aurikular hori ez da izango arrain bat.
Hau guztia gertatuko egingo da dena pikutara bialtzen ez badugu, jakina.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: