Ez dakit ezetz esaten (neskok, apunta ezazue datu hau) , hori dut txarra –besteak beste- nik; beraz, publikoaren eskariari men eginez nire zakarrontzia erakutsiko dizuet. Mezu luzea eta ozpina dela esan behar dizuet eta “mental disorders”-ena ere badakizue, asike abisatuta zaudete, alla kuidaus! Hasiera hauxe zen: Aurrekoan ikusi zenuten zakarrontzian pilatutako zenbait letra, baina, ez pentsa, ez dut hainbestetan erabiltzen zorioneko zaborrontzia. Hozkailua bai, aldiz; badira hozkailuan sartu nituen mezuak hotzaren hotzez izoztu ere egin zirenak, loturak iraungi, gaia zahartu...; beste ba...
This post has been removed by the administrator because it contains several purrustadas and zabarkerias. Reading it may cause serious injuries or mental disorders to the hypothetical / improbably readers of this blog.
Pianojole zaharra handitu egiten da –oraindik- azken akordea jo orduko, entzuleen txalo zaparrada entzuten duenean. Gaur ere hala izan da eta kamerinorantz daraman pasabidean, oihala behean jada, Bravo! eta Bravissimo!-ak entzuten jarraitzen du. Asetuta dago, kontzertua ederto atera zaio; bera izan da lehena horretaz ohartzen. Kamerinoko atearen ondora heltzean ikusi du: zain dauka andere heldu bat, soineko zabal eta beltz batez jantzia; saman dena perla, dena perfume; aurpegian dena margo, dena irribarre zabal zuri. Eta begiradan dena mirespen. Sarrerako mutikoari eskupeko ederra emanda l...
Jazzalea bazara, seguru hamaikatxo aldiz entzun duzula Horace Silver-en Nica’s dream. Bertsioak ere asko topatuko dituzu hortik zehar eta Real Book-en ere hortxe duzu. Egun batean, baina, galdetzen diozu zeure buruari: Nor da, nor zen Nica hori? Nicanor? Nicasio? Nica, Panonnica Koenigswarter baronesa zen, Lord Rothschilden alaba. Munduko diru guztiaren jabe, garai hartako jet society-aren luxuzko bizimodu hutsean geratzeko jaioa zirudien. Bere izenaren orijinaltasunak, baina, beste bide batzuetatik eraman zuen. Izena. Entzun duzue inoiz Pannonica izena? Lord Rothschild tximeleta ehiztari...
Borroka armatuaren bertsio klasikoan, erakunde armatu batek ekintzen bidez Estatuaren erreakzioa behartzea zen kontua; horrela, Estatuaren kontradikzioak agerian geratuko zitzaizkion herriari eta ulertuko zuen, azkenik, Estatuaren benetako izaera zapaltzailea. Nago, bizi garen mundu nahasi eta aldrebes honetan, eskema hori irauli egin dela erabat: Estatuak behartzen du bestearengan erreakzioa. Eta horrela –halaxe ikusten dut nik, behintzat- Estatuak menperatzen du, Estatuak aukeratzen du erakunde armatuaren taktika eta estrategia behartzen; Estatuak darabil hara eta hona unea...
Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna Freebatasuna freebatasuna...
Intxaurrak biltzen? Joan zaitez ortozik. Hemen da bat. Atx!
Ludwig Van Beethovenen piano pieza famatuenetakoa izango da seguruenera “Elisarentzat” edo Pour Elise, gaur egun gusturik gabeko jendearen segapotoetan ere entzun daitekeen berbera. Pentsa dezakegu, erromantikoak izaki, musikari gorraren maitasun platoniko eskuraezina zela Elisa edo bere emaztea, ama, arreba... eta berarentzat idatzi zuela Pour Elise. Ez. Elisarik ez zen esistitu. Ez zen Elisa, Teresa zen, Teresa Malffati. Zergatik idatzi zuen orduan Ludwigek Pour Elise eskaintza moduan? Teresa Beethovenen ikaslea zen eta musikaria erraietaraino zegoen maiteminduta berarekin. Maitasunaren...
Amaitu da historia, arrazoi zuen Fukuyama hark. Gaur egun –cautivo y desarmado el ejercito rojo- herritarrek presidente jartzen dute beren botuekin gerora erretreta, lan jardun duina eta, deskuidatuz gero –egon adi- , osasun eta hezkuntza unibertsalerako eskubidea lapurtuko diena. Burutik behera kaka egingo dien berbera jartzen dute herritarrek presidente gaur egun, historia amaitu denean. Kapitalismoa azken bataila irabazten ari den honetan. Porco mondo!
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.