Martera joateko gogoa

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-10-09 20:11
1

 

 

Borroka armatuaren bertsio klasikoan, erakunde armatu batek ekintzen bidez Estatuaren erreakzioa behartzea zen kontua; horrela, Estatuaren kontradikzioak agerian geratuko zitzaizkion herriari eta ulertuko zuen, azkenik, Estatuaren benetako izaera zapaltzailea.

Nago, bizi garen mundu nahasi eta aldrebes honetan, eskema hori irauli egin dela erabat: Estatuak behartzen du bestearengan erreakzioa. Eta horrela –halaxe ikusten dut nik, behintzat- Estatuak menperatzen du, Estatuak aukeratzen du erakunde armatuaren taktika eta estrategia behartzen; Estatuak darabil hara eta hona unean uneko interesen arabera, txotxongilo zoro baten gisara.

Eta, benetan, Martera joateko gogoa etortzen zait holakoetan...

 

 

 

jonas

jonas 2007-10-14 22:04 #1

Gustatu jat Marte (eskerrak zure <em>blogburuko</em> paisaia hori pantaila osoko neurrian eskueran jartzeagatik), egokia emoten dau aurrerantzean espainolek ezeze bertoko askok be geure izatearen justifikaziorik eskatu ez dagigun ezkutatzeko.


Utzi iruzkina: