Poztu gaitezen, hau da egun alaia! Bero da, azkenik, aleluia! Hego haizea, sargoria eta “gaueko” bederatzietan ere oraindik egun argiz. Oihalak atzeraka larruazalaren eguzki eta aire goseak bultzatuta. Ageriko azalaren azalera biderkatuta ikusten dugu eguzkiaren beilegiaren bila. Azala ikusten dugu begiratzen dugulako, jakina. Hau po-poza, hau po-poz handia! Egun alaiak datoz; uda argi, bero eta izerditsua. Ahaztu berogailua; utikan berokiak, mahuka luzeak, pikatzen duten artilezko jertse lodiak. Aska ditzagun besoak, bernak, tirrinak... Gora bihotzak! Gora izerdi koipetsua! Gora ...
Esan zuen poetak: E' un mondo difficile e vita intensa felicita' a momenti e futuro incerto il fuoco e l'acqua con certa calma serata di vento e nostra piccola vita e nostro grande cuore Nostra piccola vita hau felicita' a momenti - ren bila ibiltzea da; topatuz gero, beraz: aprobetxatu!
Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurrak maite bazintuen maite zintuenEtagorrotatzen bazintuen gorrotatu egiten zintuen. Nire txakurra ez zen nahastenEzin zintuen gorrotatu eta maite aldi berean. Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurak beti nahi zuen nirekinEtanik berarekin nahi ez banuen tristetu egiten zen. Nire txakurra ez zen nahastenSalbu eta beste norbaitek janaria eskeintzen bazion. Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurra etxekoa zen, gu etxekoak ginen.Eta kito.Besteak kanpokoak ziren. Nire txakurra ez zen nahastenEz zeuka...
Amaitu da historia, arrazoi zuen Fukuyama hark. Gaur egun –cautivo y desarmado el ejercito rojo- herritarrek presidente jartzen dute beren botuekin kartera eta kartera barrukoa lapurtuko diena. Burutik behera kaka egingo dien berbera jartzen dute herritarrek presidente gaur egun, historia amaitu denean. Kapitalismoa azken bataila irabazten ari den honetan. Porco mondo! Post Scriptum: Birziklapen, berrerabilpen eta plagioaren aldeko naizenez, aspaldiko mezu bat berreskuratu dut neure-neuronen atsedenerako.
1.- Gora Errepublika! 2.- Egun bat beranduago baina zorionak gure poetarik poetenari, han izanik hemen ere baden horri, mende erdia bete zuelako atzoko egunez. Eta segi dezala dagoen leku horretan, hemen ez baita giro. 3.- Eta Jainkoak erabaki badu Hamar t’erdietan dela bere disko berriaren izenburua, nortzuk dira morroi hauek esateko hamar ETA erdietan idatzi behar dela, ein? Horixe bakarrik behar genuen! Errespetu pixka bat, hombre! 4.- Eta hainbeste fribolitateren ostean, albiste benetan garrantzitsua: Heldu da kukua. Eta dirua nuen poltsikoan...
Lehen abantaila: Zure egoa ez dago arriskuan. Esan egiten da, eta agian arrazoi pitin batez, ez dagoela blogari baten egoa baino gauza handiagorik. Ez duzu arriskurik euskal blogaria bazara. Digg-en jendearen 3.000 botu lor ditzakezu egun bakar batean eta 8.000 astean; meneame-n 800 aldiz astindu lezakete irakurleek zure mezua; gure zabaldu-n, ordea, 40 zabaltze arrakastatzat jo dezakezu, eta berrogei irakurleren aldeko bozka txakurraren eztula ez ba...
Eduard Punseten irakurri beharreko liburu honetatik, aipu bat... “Existen muchos más circuitos celulares que van desde la amígdala, gestora de las emociones, hacia el córtex prefrontal —responsable en mayor medida de las capacidades de razonar y planificar—, que al revés. Según Joseph Ledoux, las conexiones neuronales que van del córtex hacia la parte inferior de la amígdala están menos desarrolladas que en sentido contrario. De manera que las pasiones ejercen una influencia mayor sobre la morada de la razón que viceversa. Una vez se ha enchufado la emoción, resulta muy difícil d...
Orain etxe berrian bizi naizenez, esan ahal dizuet zenbait kontu lehengo auzokideez: 4.B-koak gozatu egiten du 3.B-koaren alaba gaztea pianoa ikasten ari denean, nahiz eta Schubert-en Inpromptus horren interpretazioa hobetu dezakeen oraindik... Gozatu egiten du baina 4.B-koak ez dio sekulan ezer esan horretaz 3 B-koari. 2.C-ko gizonak 2.A-ko alarguna ikusten du patiotik. Gortinen atzetik begiratzen dio gela aireztatzeko leihoak zabaltzen dituenean. 2.C-koak gozatu egiten du emakumearen gorputz oparoaz ohea egiteko izarak airean zabaltzen dituenean. Ez dio inoiz ere aitortuko zenbat de...
Ospakizunak, bolanderak, eta su-festak mereziko lituzke gaurkoak, gaur hiru urte ikusi baitzuen argia lehenengo begitantziñoak. Ez da jai nazionala izendatzeko moduko efemeridea baina Jozulinentzat, neuretzat, egun handia da gaurkoa. Patuak, ordea, beti du karta bat mahukan gordea eta erabaki du justu gaur etxe aldaketan murgilduta egon behar dudala. Eta badakizue zer den hori: bizitza kaxatan sartu, lekuz aldatu, kaxetatik atera, IKEAko altzariak montatu... Beraz, eta ospatzeko zerbait asmatu artean (badut ideia bat edo beste), hauxe da (edo hauxe, zehatzago esanda) Baga, biga, bloga!-ko...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.