Euskal blogaria izatearen lau abantaila

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-04-11 17:40
5

Lehen abantaila: Zure egoa ez dago arriskuan. Esan egiten da, eta agian arrazoi pitin batez, ez dagoela blogari baten egoa baino gauza handiagorik. Ez duzu arriskurik euskal blogaria bazara. Digg-en jendearen 3.000 botu lor ditzakezu egun bakar batean eta 8.000 astean; meneame-n 800 aldiz astindu lezakete irakurleek zure mezua; gure zabaldu-n, ordea, 40 zabaltze arrakastatzat jo dezakezu, eta berrogei irakurleren aldeko bozka txakurraren eztula ez bada ere, ez da –ados egongo zarete- inoren egoa neurrigabe puzteko modukoa.

Bigarren abantaila: Astean ez bada, hamabostean behin aurkituko duzu Euzkal Errian Euzkaras-erako moduko argazkiren bat. Eta eskura ez baduzu, hartu telefonoa eta irten kalera: klik! Gero, mezua apur bat jantzi: euskararen aurkako eraso barkaezina, lotsagarria... eta baduzu aste honetako post-a. Honekin hurrengo astera arte iraun dezakezu; aste horretan egongo da euskal blogosferian -zoritxarrez- injustiziaren baten aurreko jarrera irmoa agertzeko deia: free-ezdakitzer edo notimefor-badakitnor-ren bat eta -voilà!- bigarren mezua ere dohainik atera zaizu, neuronarik batere gastatu gabe: pagotxa! Adi bazaude, astean behin elika dezakezu bloga honela.

Hirugarrena: Ez dago trollik, ez bada –eta oso maila apalean- Sustatun edo zenbait blogari “labeldun”en (*) blogetan.

Laugarrena: Erantzunen kalitatea. Benitok dioen moduan blogari guztiok negar egiten dugu (ezkutuan eta bakarka, hori bai) erantzunik ez daukagunean. Laster ohitzen gara baina, euskal blogosferan lurkerrak baitira nagusi; erantzun gutxi, oso gutxi. Dena dela horrela nahiago, ikusi besterik ez dago espainolezko blogetan nagusitzen den erantzun mota: muy buen post, genial!, vaya peazo de blog el tuyo, desde hoy lo visitaré siempre, tio... eta horrela. Erantzunen kalitatea askoz maila gorenekoa da euskal blogetan, berton erraz frogatu dezakezuenez ;-)

Hainbeste abantaila eta gero, ez dakidana da zeri itxaroten ari zaren bloga zabaltzeko... (**)

(*) Ez, ez eta ez; ez dut izenik emango.

(**) Oraindik ez baduzu.

Benito

Benito 2008-04-11 18:46 #1

Buaaaaaaaaaaa! :'(  :'(  :'(  :'(

mikel

mikel 2008-04-11 21:55 #2

Egia osoa diozu erantzunen alorrean Jozulin, agian euskaldunok nahiago dugulako ikustearen morboa partehartze zuzenarena baino (auskalo zergatik). Baliteke euskaldunok oraindik ez konturatzea erantzun askok artikulua asko aberas dezaketela, edota artikuluaren muina ostean sor daitekeen eztabaidan dagoela... Bitartean, blogariok negarrez jarraituko dugu, Benitok ondo adierazi duen moduan, intimitatean.

Eta egoaz aipaturikoarekin ez nago ados, uste dut euskal blogariok badugula gure egoa (blogariak gara azken batean XD) baina beste maila apalago batean: komunitate txikiagoa izanda, ez dugu meneame edo diggen bitartez lortzen den irakurle kopurua behar entzutetsua izateko, baina gustuko dugu gure artikuluak irakurriak izan direla jakitea, erantzunen bidez jasotako feedback positiboa etab. Gure egoa, gehiago da etxetik ibiltzekoa, beste hizkuntza nagusiago batzuetan aritzen diren blogariena baino.

Azkenik, artikulu oso ona iruditu zaidala ere esan behar dut. Oso post ona txo! Zelako blog katxarroa heurea! Gaurtik aurrera beti bisitatuko joat! XD

leire

leire 2008-04-11 23:35 #3

Nik erantzun ona lagako detsut, horraittiok! Betiko moduan :-)

Aurten oso erantzun gitxi nabil jasotzen eta kezkatuta nago, negar
egitten dot, begizuluak urten deste...Baiña eibar.org-kuok atxakixia
dakagu: blogak aldatu deskuezenetik askoz gatxagua da erantzutzia! Ez
da gauza txarraguak idazten dittugula, edo "puntx" bakuak. Ez
plataformiak (edo dana dalakuak) gatxago bihurtu dau. To, ego!

Kontuan izan otsai-martzo hónek izan daben eztakizeranalde, eztakitnorenkontra. Post guztiak bardiñak!

Pentsau eibartarron egua zelakua dan: gure errekiak Ego daka izena. Toma ya!

A! bloga, penagarrixa, ez naiz barriro be sartuko :-)

Guzurrra!!!!!

jonas

jonas 2008-04-15 12:20 #4

Hik segi hor gogor hementxe, badakik-eta putoamotzat haudala eta hire blogean kukutxurik egin barik ezin nazela bizi.

Eutsi, Jozu, neuk be laster bueltau behar joat!

jonas

jonas 2008-04-15 12:21 #5

hor eta hementxe (bat sobran baina...)

Utzi iruzkina: