2c 4d 3a

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-04-03 13:48
2



Orain etxe berrian bizi naizenez, esan ahal dizuet zenbait kontu lehengo auzokideez:


4.B-koak gozatu egiten du 3.B-koaren alaba gaztea pianoa ikasten ari denean, nahiz eta Schubert-en Inpromptus horren interpretazioa hobetu dezakeen oraindik... Gozatu egiten du baina 4.B-koak ez dio sekulan ezer esan horretaz 3 B-koari.

2.C-ko gizonak 2.A-ko alarguna ikusten du patiotik. Gortinen atzetik begiratzen dio gela aireztatzeko leihoak zabaltzen dituenean. 2.C-koak gozatu egiten du emakumearen gorputz oparoaz ohea egiteko izarak airean zabaltzen dituenean. Ez dio inoiz ere aitortuko zenbat denboraz egoten zaion begira...

3.B-ko alaba gazteak begiratu egiten du bere gelako iluntasunetik, gorde-gordeka, beheko 2.D-ko mutil gazte lerdena pijamako praka bakarrik jantzita ohean etzanda mp3arekin musika entzuten duen bitartean. Agian ostiral gauean topatuko du tabernetatik. Baina ez; ikusiz gero ere, ez da ezer esatera ausartuko.

2.A-ko alargunak 1.C-ko bikotea ikusten du sukaldean urtebete eskaseko semetxoari purea ahora ematen. Munduan den zorte guztia opa die gortinen atzetik, ixil-ixilik; eta esan egin nahi lieke hori eta gauza gehiago: adibidez, agian, inoiz nahi balute, prest legokeela umea zaintzeko... Baina, ez. Ez die ezer esango; zer pentsatuko dute bestela?

1B-ko emakumea banandu egin zen duela urtebete. Ordura arte infernua bizi izan zuen eta bolada hartako oihu eta garrasiak ez dauzka ahazteko. 2B-ko etxekoandreak entzun behar zituen. Amesgaizto hura gainditu bazuen, zati handi batean goiko auzokoaren elkartasun isilari esker izan zen. Ez dio inoiz ezer esan baina eskilaratik gurutzatzen zirenean begirada soilaz adierazten zion elkartasuna ere ez dauka ahazteko.

 

Eta horrela bizitzen gera

galduz ta galduz gure aukerak...





Patxi

Patxi 2008-04-04 00:42 #1

Ederra oso, Jozu! Eta egia galanta ere bai.<br>

oier g

oier g 2008-04-11 23:29 #2

Bentana indiskretuen xarmia, Jo Zu Ling.<br>Nerei be gustatzen jatak hórrei gauzei erreparatzia.<br>


Utzi iruzkina: