Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

"Hustu zure gogoa. Izan zaitez formagabea, moldegabea. Ura bezala. Jartzazu ura botilan eta botila izango da. Jartzazu teontzian eta teontzia izango da. Urak jario egiten du... edota kolpea jo. Izan zaitez ura my friend!"                                                      Bruce Lee "Ly Tin Wheedle filosofoaren aburuz, kaosa nagusi da orde...


Zoriontasuna da  -izan liteke, nahi baduzue- sagarrondo artetik paseoan ibiltzea.   Eta baten parean geldituta, sagarrik gorriena aukeratu eta klask! zatia ahoratu, eta zurrust! adurra ezpainetatik behera irrist; bi zati gehiago eta sagarra, erdia jan gabe oraindik, lurrera bota, iluntzean etorriko baita, adibidez, trikua.   Eta aurrerago, beste sagarrondo batetik sagarrik beilegiena aukeratu eta krosss! usaindu eta mmmmmmmmmmm!; sudurra bete usain, bi zati ahora eta sagarra, erdia jan gabe oraindik, lurrera bota, iluntzean etorriko baita, adibidez, satorra. Eta aurrerag...


Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.   Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentziturik erabat zio erraldoiak dauzkazuela horrela izan dadin, ausartzen naiz, zizarerik umil eta apalena bainintza, proposamen berria egitera, zuen denbora baliosari zimiko ñañoa xohituta, hitzok Hiztegi Bantúa-n sar ditzazuen: Bioblogia: Blog bizidunen egituraz eta, orohar, blogen biziaz, diharduen jakintzaren alorra. Biziaren lege orokorrak ematen ...


Berri bat komentatu nahi nuen... tira, komentatu baino gehiago egiteko gogoa neukan... enfin, egia esan, komentatu baino, zitrikoa (edo kritikoa) izan nahi nuen... hitz batez, barre apur bat egiteko asmoa nuen, zuekin batera, jakina. Baina klaro, horrela ezin da; horrela, ez dago modurik: De acuerdo con el artículo 491.2., se impondrá la pena de multa de seis a veinticuatro meses al que utilizare la imagen del Rey o de cualquiera de sus ascendientes o descendientes, o de la Reina consorte o del consorte de la Reina, o del Regente o de algún miembro de la Regencia, o del Príncipe heredero...


Ene Segurako aitonakogia behar izan zueneanAmeriketara joan zenlan egitera,aberastera. Ecuadorreko nekazariekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diraostalaritzara,jatetxeetara. Kanpokoak apalak omen dira zerbitzenbai, hori bai…Hamaika haur badute gosez etxeanbai!, hori bai! Colombiako emakumeekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diragu zerbitzerazaharrak zaintzera.Kanpokoak goxoak omen dirazerbitzuan bai, hori bai...Hamaika haur badute gosez etxeanbai!, hori bai!Brasilgo emakumeekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diragu zerbitzeraputetxeetara.Kanpokoak trebeak omen diral...


ESAk aurkitu omen du Abell 3266 galaxia-multzoan gas-bola erraldoi bat, halaxe irakurri dut Elhuyar aldizkarian. Eta erraldoia dela ezin zalantzan jarri: Bilioi bat eguzkiren masa du, eta bost mila milioi Eguzki sistemaren diametroa. 1,9891 x 1030  kilo 1.000.000.000.000 bat aldiz eta 12.000.000.000 kilometro 5.000.000.000.000 aldiz, alegia. Segundu bakar batean 750 kilometro egiten ditu suzko bola honek eta orduro Eguzkia adinako masa galtzen du. Hamarnaka milioiko tenperatura duela ere diote irakurri dudan berrian. Gauza handia, zinez, eta unibertsoaren neurria ulertaraziko ligukeen...


B-16

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-18 20:16

Formal zebilen, lar, gauza onerako. Bera  ezagututa, aspaldi bota behar zuen ateraldiren bat. Isilegi zebilen, begizulo horien  atzetik zelatan. Baina jakina, hasi da, mila milioi pertsona baino gehiagoren ustezko gida izpirituala hasi da bereak eta zazpi haizatzen. Beste astakeria  batzuen artean, ez du esan ba eboluzioaren teoria irrazionala dela!? To, no eta ño! Arrazionalagoa da esatea, egon zaitezte ziur, izaki ahalguztidun batek sortu zuela den guztia ezerezetik edo, adibidez, suge batek eskaini ziola sagar bat jateko emakume bati bere senar -eta aldi berean neba (edo ...


Adi enara kumeok: zapelaitz gazteak ere ikasi berri du hegan.


ONE Ez dizuet esango non nengoen, zuek asmatuko duzue, oso erraza da: Hartu gaurko(*) Berria, paperezkoa,  joan zaitezte 14 eta 15. orrialdeak betetzen dituen iragarkira eta hasi irakurtzen; bederatzi eta hamargarren hitzek esango dizuete non nengoen uztailaren hondarreko egun hartan, gaueko hamabietan. Tabernako barra gaineko Berria zabaldu, eta konturatu nintzen neu izan nintzela egunkari hori ireki zuen lehena; egun osoan bezeroen eskura bertan egon ondoren, gauerdian estreinatu barik zirauen ordurako zahar gelditutako kazetak. Esan gabe doa ondoan zituen beste egunkariak zimu-zimur...


Hamabost-hamasei urte izango zituen amak artean, lagun batek oilotegian pilatuta zeuzkan nobeletako bat utzi zion irakurtzeko, “de amor” zela eta gustatuko zitzaiolakoan. Hasi zen irakurtzen, xalo-xalo, sukaldeko sutondoan; bere amak ikusi eta "ikasketak" zituen neba nagusiari esan omen zion: -Begiraiozu horri, ea zer leitzen dabilen, lar gustura ikusten dut eta! Neba nagusiak liburua behatutakoan muturra okertu eta hala esan omen zion: -Nork utzi dizu hau? Itzuliozu liburua zeure lagun horri eta esan oilotegian gordetzeko berriro, hura dela bere lekua. Eta ez uzteko liburu gehiago. Eta or...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren