Berriak mila (Naked reality)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-08 19:16
3

ONE

Ez dizuet esango non nengoen, zuek asmatuko duzue, oso erraza da: Hartu gaurko(*) Berria, paperezkoa,  joan zaitezte 14 eta 15. orrialdeak betetzen dituen iragarkira eta hasi irakurtzen; bederatzi eta hamargarren hitzek esango dizuete non nengoen uztailaren hondarreko egun hartan, gaueko hamabietan. Tabernako barra gaineko Berria zabaldu, eta konturatu nintzen neu izan nintzela egunkari hori ireki zuen lehena; egun osoan bezeroen eskura bertan egon ondoren, gauerdian estreinatu barik zirauen ordurako zahar gelditutako kazetak. Esan gabe doa ondoan zituen beste egunkariak zimu-zimur eginda zeudela erabiliaren erabiliaz. Esan zidan lagun batek Berria sortu zeneko kanpainan taberna batzuek harpidetza egin zutela baina beldur zela ez ote zuten etengo, egun osoan egunkaria inork zabaltzen ez bazuen. Inork ikusten ez nauenean –esan zidan lagunak- tabernetako Berriak zabaldu eta tximurtu egiten ditut. Ea horrela beste urtebeterako harpidetza lortzen dugun...

TWO

Nerbioi ibarreko herria, 43.315 biztanleduna, goizeko hamarrak, Kale Nagusiko egunkari denda bat:

-Tienes Berria?
-Uy, se me ha acabado.

Menendez y Pelaio (sic) kaleko beste egunkari denda batean:

-Tienes Berria?
-Joder chaval, no me han preguntado por eso hace por lo menos un año... o dos!

Lehendakari Agirre kale jendetsua, bus geltokiaren ondoko kiosko oparoa: El Correo, Deia, El País, El Mundo, La Razón, Otra Historia, ehunka aldizkari...:

-Tienes Berria?
-(Goitik eta beheraino begiratzen dit) No.

Puntu eta jarrai.

(*) Gaur Berriak 1.000 zenbaki. Mirari txiki bat, Plutonen neurrikoa edo. Baina ez gaitezen engaina, Plutonek, besteen aldean txikia izanik ere, 13.600.000.000.000.000.000.000 kiloko masa du.
Portzierto, noizko Martxeloren bloga?

Txertx

Txertx 2006-09-11 09:59 #1

Joder Jozulin, ez gaitezan hain ezkorrak izan, Nerbio ibarreko herri horren auzorik kutrenean bizi naz eta etxe ondoan dagoen gozoki dendan erosten dot "el Berria". Ganera 'chaval' esan otzun dendariak? Ez da makala!
Ondo pasau fiestetan.

Jozulin

Jozulin 2006-09-11 15:50 #2

Dear Txertx:

Bene-benetan diñotzut gertatu zan moduan kontau dodala. Goizeko
hamarretan ezin izan neban "el Berria" aurkitu aipatu dodazan leku
horreetan, uztail honen lehen astean, komaidios.

Ez ete daukat txabal itxura, ala? ;-)

borthuzai

borthuzai 2006-09-18 20:31 #3

ni "guipuzcoa profundon" bizi naiz eta askotan gertau zait kale nagusitik gertu daun taberna jendetxu baten, ostiral eo larunbat baten, gaueko 10etan "berria" irakurtzen dun lenengoa izatea.

ASKOTAN.

Utzi iruzkina: