Kategoria: basauri
Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak gaitzesten du igandean, abenduak 28, Basauriko geltokiko langileek jasandako eraso larria. Salatzen dugu, halaber, abenduan beste bi eraso ez hain bortitz izan direla Larrabasterra eta Abatxoloko geltokietan. Ezin dugu onartu Metro Bilbaon jendearekin harreman zuzenean ari diren pertsonek eraso, mehatxu eta irainik pairatzea beren lanpostuetan. Horregatik, elkarretaratzea egingo dugu abenduaren 30ean, 11:00etan Basauriko geltokiko BASOZELAI sarreran. Herritarren eta erakundeen babesa izatea espero dugu, halako gertakari deitoragarririk ez errepikatzeko. &nb...
Kaixo lagunok!! Jadanik Basauritik metrora joan gaitezke. 2010.urtera arte Basauriraino metroa ez denez helduko, Udaletxeak Basauritik Etxebarriko metro geltokiraino, lanzadera bat jarri du. Lanzadera hau dohainik izateaz gain, oso azkarra da eta bost minutu besterik ez du irauten bidaiak. Autobusa hamar minuturo ateratzen da Etxebarriko metrotik eta beronen ordutegi berbera dauka. Basaurin bi geltoki daude: Bat "Miradores"etan eta bestea Matxitxako kalean (Bizkotzalde parkearen aurrean). Basauriko biztanleen artean iritzi desderdinak daude, baina egia esan, egunero autobus...
Zelan Basauriko jaietan? Guri ezin diguzue galdetu, bikain esango dizuegu eta. Besteen iritziak bilatzen ari gara, horregatik zuen erantzunen zain egongo gara. Guretzat, hemengoak garenez, Basauriko jaiak munduko onenak dira eta aurten ,beti bezala, primeran pasatu dugu. Gauez irteteaz gain, goizez eta arratsaldez ere aprobetxatu dugu. Egia esan, eguneko giroa gauekoa baino lagun artekoagoa da, hau da, jendearen arteko harremanak estuagoak dira. Koadriletan dauden pertsonek aktibitate asko antolatzen dituzte herritar guztiontzat. Adibidez: umeentzako tailerrak, jubilatuen bazkar...
ONE Ez dizuet esango non nengoen, zuek asmatuko duzue, oso erraza da: Hartu gaurko(*) Berria, paperezkoa, joan zaitezte 14 eta 15. orrialdeak betetzen dituen iragarkira eta hasi irakurtzen; bederatzi eta hamargarren hitzek esango dizuete non nengoen uztailaren hondarreko egun hartan, gaueko hamabietan. Tabernako barra gaineko Berria zabaldu, eta konturatu nintzen neu izan nintzela egunkari hori ireki zuen lehena; egun osoan bezeroen eskura bertan egon ondoren, gauerdian estreinatu barik zirauen ordurako zahar gelditutako kazetak. Esan gabe doa ondoan zituen beste egunkariak zimu-zimur...
Basauri pasatzen dut aldapaz aldapa. Eta hori gutxi balitz gainera zarata. Hementxe bizi naiz ta benetan kostata. Egunero ibiltzeak horrexek "memata". X. Amurizaren laguntaz ikasleek abenduan egina