Jaietako balorazioa
Zelan Basauriko jaietan? Guri ezin diguzue galdetu, bikain esango dizuegu eta. Besteen iritziak bilatzen ari gara, horregatik zuen erantzunen zain egongo gara.
Guretzat, hemengoak garenez, Basauriko jaiak munduko onenak dira eta aurten ,beti bezala, primeran pasatu dugu.
Gauez irteteaz gain, goizez eta arratsaldez ere aprobetxatu dugu. Egia esan, eguneko giroa gauekoa baino lagun artekoagoa da, hau da, jendearen arteko harremanak estuagoak dira. Koadriletan dauden pertsonek aktibitate asko antolatzen dituzte herritar guztiontzat. Adibidez: umeentzako tailerrak, jubilatuen bazkaria, koadrileen arteko bazkaria eta abar.
Horretaz aparte, Basaurin lan egiten duten beste elkarte eta talde batzuk ahalegin handia egiten dute jaiak hobetzeko. Gainera, dohanik egiten dute lan.
Bukatzeko, hauxe esan nahi dugu: ZORIONAK jaiak diren bezalakoak egiten laguntzen duzuen guztioi!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: