Amaren lehen nobela
Hamabost-hamasei urte izango zituen amak artean, lagun batek oilotegian pilatuta zeuzkan nobeletako bat utzi zion
irakurtzeko, “de amor” zela eta gustatuko zitzaiolakoan. Hasi zen irakurtzen,
xalo-xalo, sukaldeko sutondoan; bere amak ikusi eta "ikasketak" zituen neba nagusiari esan omen zion: -Begiraiozu horri, ea zer leitzen dabilen, lar
gustura ikusten dut eta! Neba nagusiak liburua behatutakoan muturra okertu eta
hala esan omen zion: -Nork utzi dizu hau? Itzuliozu liburua zeure lagun horri eta esan
oilotegian gordetzeko berriro, hura dela bere lekua. Eta ez uzteko liburu gehiago.
Eta orain umeen atzetik ibili behar, irakurri nahi ez dutela-eta.
Iruzkinak
jonas 2006-09-07 23:35 #1
DBH 4. mailako ikasle maratz pareak, neskatilak, Josean Sagastizabalen beste libururen bat eskatu zidan behin "Kutsidazu bidea..." asko gustatuta. Nik neuk , nire ezjakintasunean, mintegian ikusia nuela eta, haren "Jolasean" izeneko lehen lana eman nien nik neuk ere ezagutu barik...
Biharamunean: "liburu hau pixkat guarrilloa da, ezta?" entzun orduko neure hankasatzeaz konturatu nintzen. Erreakzioa liburuari heldu eta "ekarri hona" esatea, baina bizkorrago ibili ziren eurak, ZAPART!!! "utzi, utzi, utzi..." , eta horrela birritan ere zuzen jokatu nuela uste dut. Batetik neure hankasartzea ametituz, bestetik irakurzaletasuna bultzatuz...
Utzi iruzkina: