Kupidarik eza, krudelkeria. Antonio Basagoitik honakoa esan du azken atxiloketen inguruan: “Los que ayudan a pagar o pagan no son victimas”. Errazegia litzateke hemen zerrendatzea zeren truke edo noren bizia salbatzearren emango lukeen Antonio Basagoitik, zalantzarik gabe, daukan guztia. Eta ez daukana ere bai. Errazegia litzateke, eta krudela; horregatik ez dugu egingo. Ez garelako bera bezalakoak.
Gaurkoan zorriei eman behar diet hitza, irrikitan baitaude beren iritziak azaltzeko, zertaz eta identitateaz. Ausartak dira gero!
Bat: Ikaragarri jeitsiko da ostiral honetatik aurrera euskararen erabilera kopuru absolutuetan. Milaka umek ez dute jada euskaraz egingo egun osoan. Irailera arte, behintzat. Ikasturtean zehar eta jolastokira joateko atea zeharkatu orduko sikieran euskaraz aritzen ziren, Andereñok hala behartuta. Oraindik aurrera ez dute euskaraz gurasoekin egingo eta ez dute euskaraz lagunekin egingo. Eskerrak batzuk udalekuetara joango diren eta han, zenbait ordutan, euskaraz ibiliko diren, begiraleek behartuta. Bi: Egun bitan euskarazko telebistarik gabe. Bi egunetan jarraian gertatua. Ez galdetu no...
Ezagutzen dituzu. Traje eta gorbataz beti -egoki da eta zuzen- “zerbait” direlakoan, gizajoak. Gustuko dituzte jatetxe garesti bezain diskretoetako oturuntzak, lan bazkariak, alegia; konpromisozkoak, badakizu. Eta gero putetxera. Zuk eta biok ordaintzen dizkiegu bazkari garestiok. Eta putak, putak ere bai. Mespretxatzen (*) zaituzte, irakurle, zuk haiek beste. Ez; oker nabil, zuk haiek baino gehiago, zati bat gehiago. Larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz, igande goizean Meza Nagusira joango dira emazte eta seme-alabak inguruan dituztela. _____________________________________...
Egun batzuetan ganorabako, bestetan traszendente eta zenbaitetan inpotente samar altxatzen da bat, adibidez bart hemen irakurritakoak burutik ezin uxatuta: -3.000.000.000 pertsona bizi da, nekez bizi, egunean euro bi baino gutxiagorekin. -Hauetatik 1.200.000.000 euro bat baino gutxiagorekin. -Hauen guztien %70 emakumeak dira. -800.000.000 pertsona daude gaizki (gutxi) elikatuta muduan. Horren ondorioz: -45.000 pertsona hiltzen dira egunero gosez,1.875 pertsona o...
Mezu ganorabako batean ez da harritzekoa zeozerk huts egitea. Kontua da erantzunetan ez dela testua ikusten, ziberespazioan galtzen omen da. Mezu honetan duzue zuen iruzkin beti estimatu eta interesgarriak uzteko aukera. Eskerrik asko.
“Banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeus” honetatik aldarrikatzen dut serio demonio ganorabakoa izateko eskubidea; are gehiago esango dut, blogariak jendilaje betilun eta traszendentea garelako uste zabalduaren kontra: zenbaitetan ganorabakoa izateko beharra, beharrizan gorria. Ezen ez baitzuen batere alferrik esan mende honetako pilosopo handiak egia bOrObila: “Ondo pasatzeko jaio ginen”, beste pilosopo batek esandakoan maisuki sakonduz: “Lau egun biziko gara eta ia ezer ez da ikaragarri garrantzitsua”. Honengatik guztiarengatik eta (batez ere) gogoak em...
Urteak bertan lur hartu gabe eta egun bitan bi aldiz hurbiltzeko aukera.(*) Sano gustatu zait oinezkoentzat gorde duten alderdia eta neurri berean ikaratu nau azken aldian eraiki duten etxe mordoak. Niri etxeok ez zitzaizkidan oso monstruosoak iruditu, handiagoak eta itsusiagoak egon badaude (bestela nire herrira etorri), eta nago, agian, –bertokoen iritzia ez dakit baina- herri bezala ez zaiola Larrabetzuri txarto etorriko biztanle kanpotar zenbait bereganatzea. Lortuko dute larrabetzuarrek kanpotarrak bertakotzea herria desherritu barik? Seguru. Horren isla, Patxi eta Sergiok azaldu zigut...
Bigarrenez ausartzen naiz liburu baten irakurketa gomendatzera. Hauxe duzue gaurko liburua: “Una breve historia de casi todo” Bill Bryson. Bertan irakurritako pasarte batek aspaldiko testu batera eraman nau, gerezi bat hartzean hari lotuta beste zenbait datozen era berean. Itzultzen saiatu naiz baina seko inutila naiz lan horretan; beraz, hona Bill Brysonek zer dioen, irakurri dudan moduan, gazteleraz: “Considera que, durante 3.800 millones de años, un periodo de tiempo que nos lleva más allá del nacimiento de las montañas, los ríos y los mares de la Tierra, cada uno de tus ant...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.