Gora Euzkadi
Ezagutzen dituzu. Traje eta gorbataz beti -egoki da eta zuzen- “zerbait” direlakoan, gizajoak. Gustuko dituzte jatetxe garesti bezain diskretoetako oturuntzak, lan bazkariak, alegia; konpromisozkoak, badakizu. Eta gero putetxera. Zuk eta biok ordaintzen dizkiegu bazkari garestiok. Eta putak, putak ere bai. Mespretxatzen (*) zaituzte, irakurle, zuk haiek beste. Ez; oker nabil, zuk haiek baino gehiago, zati bat gehiago.
Larritasuneraino perfumaturiko arima
erakutsiz, igande goizean Meza Nagusira joango dira emazte eta seme-alabak
inguruan dituztela.

(*) Mespretxatu aditza hautatu dut; baduzue, ordea, aukera zabala beste ordezko bat nahi izanez gero:
despreciar vt.
· 1 mespretxatu, arbuiatu, erdeinatu, gutxietsi, nardatu, apaletsi, oinperatu
· 2 desestimar: gaitzetsi, aintzat ez hartu
· 3 injuriar, deshonrar: laidotu, iraindu, deshoratu

4 rechazar: iraitzi,
ezetsi
Iruzkinak
joxean 2006-06-19 21:13 #1

nungua zea? erantzun mesedez

joxean 2006-06-19 21:13 #2

nungua zea? erantzun mesedez

jonas 2006-06-20 18:33 #3
Izenburua pista bat al da nortzuez ari zaren jakiteko?
Jozulin 2006-06-21 21:24 #4
Ez dira herri batekoak eta herri guztietakoak dira. Boterea dute edo
boterea daukatenen inguruan egiten dute dantza. Ez dute derrigor
Euzkadi idazten, Euskadi idazten dutenak ere badaude. Pais Vasco
idazten dutenak ere bai. Leku guztietan daude, Hegoaldean zein
Iparraldean, baina inguratuta dauzkagu eta eroriko dira.

Bide batez, Galdakaokoa naiz.

Utzi iruzkina: