Aleak
Bat:Ikaragarri jeitsiko da ostiral honetatik aurrera euskararen erabilera kopuru absolutuetan.
Milaka umek ez dute jada euskaraz egingo egun osoan. Irailera arte, behintzat. Ikasturtean zehar eta jolastokira joateko atea zeharkatu orduko sikieran euskaraz aritzen ziren, Andereñok hala behartuta. Oraindik aurrera ez dute euskaraz gurasoekin egingo eta ez dute euskaraz lagunekin egingo. Eskerrak batzuk udalekuetara joango diren eta han, zenbait ordutan, euskaraz ibiliko diren, begiraleek behartuta.
Bi:Egun bitan euskarazko telebistarik gabe.
Bi egunetan jarraian gertatua. Ez galdetu noiz, aste honetan izan den ere ez dut gogoratzen eta. Gaueko hamarrak eta piku eta ETB 1 piztu dut: Arraioa! Youtube-ren bideoak baino kalitate kaskarragoko opera txinatar bat, txineraz azpititulatua (WTF!?). Beste kate guztietan erdaraz, jakina.
Hurrengo egunean, ordu berean, "Just for laughs" mutua; euskararik ez, beraz.
Inolako balio zientifikorik gabeko lagina, badakit.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: