L@rr@B&Betzu

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-06-05 17:20

Urteak bertan lur hartu gabe eta egun bitan bi aldiz hurbiltzeko aukera.(*) Sano gustatu zait oinezkoentzat gorde duten alderdia eta neurri berean ikaratu nau azken aldian eraiki duten etxe mordoak. Niri etxeok ez zitzaizkidan oso monstruosoak iruditu, handiagoak eta itsusiagoak egon badaude (bestela nire herrira etorri), eta nago, agian, –bertokoen iritzia ez dakit baina- herri bezala ez zaiola Larrabetzuri txarto etorriko biztanle kanpotar zenbait bereganatzea. Lortuko dute larrabetzuarrek kanpotarrak bertakotzea herria desherritu barik? Seguru. Horren isla, Patxi eta Sergiok azaldu ziguten egitasmoa: larrabetzu.org, Larrabetzuko herritarrei zabaldutako ekimena, herriko talde eta banakoek izan dezaten blog bat, eta herri komunikabide bat, eta...  Laster duzue sarean beste herri-blogosferatxu bat, Eibar, Zumaia, Debagoienaren ostean. Ifrentzua, jende gutxi (eta blogari gutxi). Jakina, non dago jende asko furgola edo euskaltelaritza ikusten ez bada?

Gauean nire herrira itzultzean, kontatu nien poteokideei nondik nentorren baita aurkezpenean entzundakoa, eta nola ezjakin honek ikusi zuen lehenengoz Larrabetzun PSP batetik interneten kable barik nabigatzen, holakorik!. Batek esan zidan: -Larrabetzukoak? Horreek akullu plegablea erabilten jeuriek-eta!!

Arrazoia!

 

(*) Azkenean, Ruperrenera ezin joan. Horrelakoa da bizimodu petral hau batzuetan.

 

 


Utzi iruzkina: