Ematen dituzu egun batzuk kanpoan eta lur hartu orduko gogoa sartzen zaizu bizi izandakoaz hausnartzeko: zenbat kolore eta hizkuntza biltzen diren aireportuetan, zenbat usain ezberdin somatu daitezkeen atzerriko jatetxeetan, enfin, kosmopolitismoaz eta antzeko gauza modernoez eta abar... Baina. Etxera bidean kotxetik ikusten duzu ikurrina zapi beltzaz Herrikon; pentsatzen duzu: malo. Ordenagailuaren aurrean jarri eta orri nagusia, Berria: Preso, bere buruaz beste, senideak, sinestu, ez, autopsia. Bloglines zabaldu eta Julenenean hurrengo zartada, hiru gazte. Airean joan diren mundua...
Bizi barik bizi gara eta ez dizuet ezer berririk esango esaten badizuet ni ere –zuek bezala, seguru nago- presaka bizi naizela, arnasestuka heltzen naizela leku guztietara eta ohituta nagoela bi edo hiru gauza aldi berean egiten. Ez dut gustuko Urliak esatea hogeitalau ordurekin ez duela nahikoa eta gehiago behar dituela esatea: Ordu gehiago, zertarako baina? Orduan ere ez ginateke garaiz iritsiko eta. Denbora erosiko nuke, ezer baino lehen, diru nahikoa banu, jakina. Denbora erosiko nuke, lehenengo eta behin, aitortuko dizuet, potroak gustora jorratzeko. Lan hori kenduta etorriko liratek...
(Fade in) Liana hungariarra da eta kontatzen digu Musika Eskolaren ate ondoan bere herrian hezkuntza musikala eskola eta institutuan integratua dagoela eta ume bakoitzak txikitatik jasotzen dituela hizkuntza musikalaren eta bere gustuko musika tresnaren oinarriak. Ez da gutxi. (Fade to white) Atera da neskatila azal beltzekoa musika eskolatik eta aita –azal zurikoa- zain dauka. Biek daukate ezkutaezinezko poza iragartzen duen irribarre zabala aurpegian. Aitak esan dio: -¿Qué tal con la triki? Eta alabak erantzun: -Hoy he tocado sola, más guay! (Fade to white) ...
Asturiesko lagun euskaltzale batek bidali dit kantu eder honen asturianurako itzulpena: QIERO-LOS qiero-los, qiero los nuesos reqexos qe oculta la ñeblina cuando lo q’escuende ver nun me dexa. entos entamo albidrar lo tapecío, los maraviosos reqexos qe habiten dientro de nos.
Demagun herrialde bi: Urrun eta Hurbil. Urrun-en A-k B-ren jainkoari buruzko karikatura bat argitaratu du. A-k suposatzen zuen, agian, B mindu egingo zela; hala eta guztiz ere, argitaratzeko eskubidea zuela uste zuen. B-k ehun kilo urregorri eskaintzen du A hiltzen duenarentzat. Ez da txantxetako kontua, beraz. Hurbil-en A’-k halako berria argitaratzen du bera zuzendari den egunkarian, jakinik, ondo jakinik, berria gezur hutsa dela goitik behera. Berri horrek mindu egiten du jende asko, tartean B’ erakundea. B’ erakundeak erabakitzen du, ondorioz, A’-k heriotza merezi duela eta ...
Etorri dira ekologiaren izenean ere izorratzera. Gutxi jotzen dugula eta orain zailago ipiniko digute jotzea, larrua alegia. Larrua jotzean ere ekologikoki zuzenak izan behar dugula. Gustua baduzue irakur ezazue hemen Greenpeacek proposatzen duen alukeria (ze hitz joko erraza, e?) sorta galanta. Ni, baina, haratago joango naiz eta lagunduko diet datorren urteko babukeriak asmatzen: - Txortan ari zarela, ez ezazu musikarik jarri, energia elektrikoa kontsumitzeaz gain CDak ekoizteko erabiltzen den plastiko superkutsagarriaren industriaren gorakadaren arduradunen konpli...
Euskaldunon umore urriaz aski hedatua dagoen ustea erabat ukatzen duen adibidea: «...mafias urbanísticas y económicas que son amparadas, a veces, por Batasuna» Josu Jon Imaz Ezin zitekeen bestela izan, etxe berri honetako lehen mezuak nire pelutxe kutunarena behar zuen. Ez ...
Han nintzen Hemen naiz Han izanik hemen naiz orain Eta laster ez naiz han izango Hemen izango naiz. Etxe berrian bizi naizela esatera natortzue, eta auzokoak agurtzera ere bai: -Aupa, zelan gabilz? Eta, nola ez, guztiaz arduratu direnei eskerrak denen aurrean ematera: -Uzkerrikasko Luistxo eta Code&Syntax-ekoei lanagatik eta –batez ere- pazientziagatik. Tira ba, besterik ez, gutxi barru sartuko dut lehen mezua blog berrian, ordurarte!
Ikasiko dute eskolan gure seme-alaben seme-alaben seme-alabek izan zela inperio bat ahalguztiduna-edo Amerikaren iparraldean. Eta izan zela haren aurrean zutitu zen Allende bat eta handik gutxira (36 urte instant bat baitira historian) Evo Morales izeneko bat Amerikaren hegoaldean eta tartean fidel izan zela Fidel Amerikaren ez iparraldean, ez hegoaldean baizik eta irla batean. Ikasiko dute eskolan gure seme-alaben seme-alaben seme-alabek izan ze...
Negar egin du Evok eta jantzi koloretsuak ikusi ditugu Boliviako parlamentuan. Eta koka orriak murtxikatzen ere ikusi ditugu Boliviako parlamentuan gaur. Negar egin du Evok traje beltzaren gainean tapauka koloretsua jantzita gaur zin egin duenean. Eta ez du eskuarekin gurutzearen irudia egin, eskuma bihotzean eta ezker ukabila gora egin baitu zin. Che Guevara gogoratu du Evok eta milaka kokalero hilak, eta Amerikan hildako milioiak... Negar egin du Evok munduaren aurrean gu guztioi zerbait irakatsiz. Negar egin du gaur Evok eta nik, ...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.