Ikasiko dute
Ikasiko dute
eskolan
gure seme-alaben
seme-alaben
seme-alabek
izan zela inperio bat
ahalguztiduna-edo
Amerikaren iparraldean.
Eta izan zela haren aurrean
zutitu zen Allende bat
eta handik gutxira (36 urte instant bat baitira historian)
Evo Morales izeneko bat
Amerikaren hegoaldean
eta tartean fidel izan zela Fidel
Amerikaren ez iparraldean, ez hegoaldean
baizik eta irla batean.
Ikasiko dute
eskolan
gure seme-alaben
seme-alaben
seme-alabek
izan zela inperio bat
ahalguztiduna-edo
Amerikaren iparraldean
egun batean, egun erabat eguzkitsu batean,
erori zena. (*)
(*) Erori zen bultza egin ziotelako, jakina, bestela oraindik ere egongo zen zutik etorkizun horretan, etorkizun guztietan.
Iruzkinak
Olegario Makarrovski 2006-01-29 19:47 #1
<p>ondo jozulin ondo ><br />orain musika ipini behar dotsek.</p>
jozulin 2006-01-30 17:13 #2
<p>Heuk iminten badotzek musikea, egile eskubideengatik irabazten dauan guztie heuretzat. Nik musikarik etxakiat, lo uniko bateria jo.</p>
2006-02-03 15:54 #3
<p>MAS MAS MAS MAS MAS MAS >Esperantza galdu genuen euskaldunok txute sozialista bat behar degu ORAIN!MAS MAS MAS MAS MAS MAS >Esperantza galdu genuen euskaldunok txute sozialista bat behar degu ORAIN!</p>
Utzi iruzkina: