Errepide mapa, bide (g)orri eta askotariko proposamen garai honetan, neuk ere jarri nahiko nuke neure hondar aletxoa. Babes ofizialeko etxe moduan erabiltzea ez dago gaizki baina bururatzen zaizkit niri erabilera gehiago kuartel berde, urdin eta kakiak berr-eskuratuz gero berr-erabiltzeko: Kuartel bat gaztetxe bat Kuartel bat liburutegi bat Kuartel bat anbulatoixo bat Kuartel bat &...
Errepide mapa, bide (g)orri eta askotariko proposamen garai honetan, neuk ere jarri nahiko nuke neure hondar aletxoa. Babes ofizialeko etxe moduan erabiltzea ez dago gaizki baina bururatzen zaizkit niri erabilera gehiago kuartel berde, urdin eta kakiak berr-eskuratuz gero berr-erabiltzeko: Kuartel bat gaztetxe bat Kuartel bat liburutegi bat Kuartel bat anbulatoixo bat Kuartel bat &...
Mezu berria idatzi dute zorriek Gumersindorenean. Gaurkoan teknologia eta erlijioaz ari dira, ausart halakoak. Egiezu bisita. Oharra: Aurreko mezuan, auskalo zergatik, erantzunak testu barik agertu izan dira, informatikaren misterioak. Eneko, Luistxo, Mikel eta beste guztiok, zuen iruzkin interesgarriak uzteko moduan zaudete berriro, nahi baduzue, mezu honetan bertan. Aspaldiko haiek zioten bezala: "Barka itazue eragozpenak, sentimos causarles molestias".
1.- Argazkia mantxetan: Semearen laguntzaz egindakoa, ez didazue esango ez dela polita. Ba hori, hemendik aurrera Marten biziko naiz. Bide batez, hona hemen Galdakaoko argazkirik politena. Sarean bila eta bila nenbilela Euskal Herriko beste herri baten izena topatu dut Martitzeko kraterren artean: Deba, baina Nigeriakoa. 2.- Oparia: Baten batek oparia irakurri eta ez dakit zer esperoko zuen baina hona hemen duela bizpahiru urteko egun ganorabako batean egin nuena: Powered by Castpost 3.- Nire anaia bikiaren bloga. Blogpaganda piska bat: Nire anaia bikiak bloga zabaldu duela et...
Hau da Baga, biga, bloga!-ko 101garren mezua, lagunok. Ondorioz, honen aurrekoa –dakidan matematika apurrak huts egiten ez badit- 100garrena. Are gehiago, datorren asteko 29an urtebete izango da bloga zabaldu nuela. Zenbaki borobil bi, beraz: 1 eta 100. Ez zaituztet urteurren diskurtsoekin aspertuko -Ia oharkabean hasi nintzen idazten martxoko gau euritsu hartan, hilak hogeita bederatzi zituela... eta horrela- baina ospatu egin beharko da zelan edo halan. Hau dela eta, Jozulinen Begitantziñoen Erredakzio Batzorde Iraunkorraren Ospakizun eta Bolandera Azpisaileko Buruaren ondokoaren l...
Irudimen apur bat beharko dugu gaurkoan: Egin kontu zu eta biok berbaz ari garela bazkaloste lasaian, edo garagardo batzuk hartzen, solas ederrean aspaldiko partez. Halako batean esaten didazu zure aitari azken bolada honetan negozioak ez doazkiola oso ondo, edo lanetik bota behar dutela, edo alkoholiko bihurtu dela... Hunkituta esaten didazu hori, nola ez. Nire erantzuna hau da: Izorra dadila zure aita, putakume galanta, ongi merezia dauka gertatzen zaion guztia! Orain imajina ezazu jarriko zenidan aurpegia eta geratu zaitez irudi horrekin. Athetic-i buruz ari ziren lehengoan ezagun ...
Esango du berriro Leirek ea zer egiten dudan besteren elkarrizketetan kuxkuxeatzen baina aurkin agertzen direnez, ezin izaten diot tentazioari eutsi eta batzuetan irakurri egiten ditut, batez ere, eibarreraz daudenak. Baina tira, ez nuen honetaz hitzegin nahi, ezpada irakurritako iritzi bati buruz zeinak esaten duen hainbat blogari best sellerren idazle batzuk baino hobeak direla. Eta zer da ba, ondo idaztea? Honetaz ere inork ez didanez iritzirik eskatu, ba eman egingo dut. Busti nadin: Neuk ere irakurtzen ditut best sellerrak... eta bestelako liburuak, eta blogak, eta egunkariak, eta aldi...
“Goiko kaleko Tomasa, haretxek ei dauko demasa; Beheko kaleko Xixili, haretxek eitten dau ixi-ixilik; Arropañeko Madalen, haretxek ei dauko zabalen; Beheko kaleko Agarre, haretxek ei dauko dandarrez.” Lekeitioko abesti jostaria.
“Era un hombre y ahora es policia” edo horrelako zerbait kantatzen zuen La Polla records-ek aspaldian. Sarri pentsatu dut honi buruz: Zerk eraman dezake pertsona bat polizia bihurtzera? Zerk bihur lezake pertsona librea dena legearen betearazle itsua? Poliziak berak eman dit erantzuna, honatx: Nahi izatea, beraz. Nahi duelako sartzen da bat polizia. Nahi duelako eta beste “lanbide batzuetarako jaioa izan behar da”-lako. Nago hau ez dela guztiz egia. Uste dut bereziki lanbide honetarako jaio egin behar dela, ze poliziak, polizia baita, ez du begiratuko legearen hauslea bere auzokoa,...
R. gure ezkontzako bazkalostean desagertu zen. Zaldi zuria utzia zuela uste genuen baina engainatuta gintuen guztiok. Dena zeukan, edo behintzat gehienok inoiz amestu duguna: lana, dirua, nerabe zenetik onerako eta txarrerako ondoan beti izan zuen neskalaguna... Hala ere, noizean behin desagertu eta zaldi zuriarekin pasatzen zituen hiruzpalau egun. Edo gehiago. Esaten zuten ikusia zutela ezdakitnon, ezdakitnorekin, kale bazter batean botata... Beti galdetu izan diot neure buruari zeren bila joaten zen holakoetan, edo zeri egin nahi zion ihes, iruditu baitzait beti zaldia aitzaki...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.