Irakuleentzako oharra

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-03-23 00:00
3

Hau da Baga, biga, bloga!-ko 101garren mezua, lagunok. Ondorioz, honen aurrekoa –dakidan matematika apurrak huts egiten ez badit- 100garrena. Are gehiago, datorren asteko 29an urtebete izango da bloga zabaldu nuela. Zenbaki borobil bi, beraz: 1 eta 100.  Ez zaituztet urteurren diskurtsoekin aspertuko -Ia oharkabean hasi nintzen idazten martxoko gau euritsu hartan, hilak hogeita bederatzi zituela... eta horrela- baina ospatu egin beharko da zelan edo halan.

Hau dela eta, Jozulinen Begitantziñoen Erredakzio Batzorde Iraunkorraren Ospakizun eta Bolandera Azpisaileko Buruaren ondokoaren laguntzaile legez,


HONAKO HAU AGINTZEN DUT:

Datorren asteko egun oraindik zehazteke batean Baga, biga, bloga! Jozulinen begitantziñoak blogaren irakurle saiatuek honakoaz gozatu ahal izango dutela:

1.- Blogaren itxura berritua. (Irudi bat mantxetan, ez espero marabillarik gero!)

2.- Opari bat irakurleentzat, guztientzat. (Hau egia da)

3.- Blog berri baten aurkezpena: Nire anaia bikiarena, hain zuzen ere. (Anaia espirituala, ez benetakoa)

Eta honela jasota gera dadin, sinatu egiten dut Galdakaon, 2006ko martxoaren 22an.


Jozulin



Eneko

Eneko 2006-03-23 08:28 #1

Aupa!!!

patxi lurra

patxi lurra 2006-03-23 18:36 #2

Neu zain egongo naz, opariagaitik nagusiki. Biba zu!

Luistxo

Luistxo 2006-03-29 11:04 #3

test


Utzi iruzkina: