Zurrunbiloa
R. gure
ezkontzako bazkalostean desagertu zen. Zaldi zuria utzia zuela uste genuen
baina engainatuta gintuen guztiok. Dena zeukan, edo behintzat gehienok inoiz
amestu duguna: lana, dirua, nerabe zenetik onerako eta txarrerako ondoan
beti izan zuen neskalaguna... Hala ere, noizean behin desagertu eta
zaldi zuriarekin pasatzen zituen hiruzpalau egun. Edo gehiago. Esaten zuten
ikusia zutela ezdakitnon, ezdakitnorekin, kale bazter batean botata...
Beti galdetu izan diot neure buruari zeren bila joaten zen holakoetan, edo zeri egin nahi zion ihes, iruditu baitzait beti zaldia aitzakia besterik ez zela; bidea, alegia, eta ez helburua.
R. gogoratu nuen lehengoan, aspaldiko partez, hau irakurri nuenean :
Ura besterik ez dute sartzen zainetan. Ura.
Ez dago zaldirik, beraz.
R. hilda agertu zen goiz hotz batean, Bilboko kale bazter batean. Hamabost urte joan dira ordutik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: