Kategoria: zaldi
Umorea behar dugula esaten da sarritan. Eta soziolinguistikaren mundutxoan ere behar dela uste dut nik. Komikiak txikitatik gustatu zaizkit (eta gustatzen zaizkit). Baina komikilariek, logikoa den moduan, beste bide batzuk jorratzen dituzte eta ez horrenbeste soziolinguistikarena. Baina bada, salbuespen bat: gure Zaldi eroa maitia. Askotan jorratu ditu gure gaiari lotutakoak. Eta eskertzen da.
Ekainaren 6rako, Gernikako 2. Zaldi Martxa prestatzen ari gara. Harrera, goizeko 9:00etan izango da, MAIER lantegiko aparkalekuan eta irteera 10:00etarako izatea lortu behar dugu. Izena eman behar da aurretiaz, Caja Laboraleko hurrengo kontu korrontean: 3035 0133 10 1331031925 (25 eurogatik, Hamaiketakoa + Bazkaria) Gogoratu, federatuta egon behar garela Zaldiak eta Zaldunak, irteera honetan parte hartzeko. Zabaldu deialdia
Urriaren 18an Logroñora joan ginen Rodeoa ikustera. Argazkiak eta bideoak atera ditugu, beraz, animatu eta Picasara igo denok ikusteko. Hemen daude argazki batzuk, prentsaurrean egindakoak zezen plazan. http://www.larioja.com/multimedia/fotos/local/44922-rodeo-americano-llega-ribera-0.html
Maiatzaren 31n burututako zaldi martxan, 45 zaldikok parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu zuen eta giro ona nabaritu zen. Hau ikusita, pentsatu dugu datorren urtean ere berriro antolatzea. Laudio, Okendo, Zornotza, iurreta, Getxo, Bilbo, Orozko eta Mungiako zaldunak ere etorri ziren, ez bakarrik eskualdekoak.
Datorren igandean (martxoak, 13) Gautegiz-Arteagan ospatuko den Zaldi Egunera gonbidatuta gaude. Igandean elkarrekin joateko izena eman behar da, eguaztena baino lehen eta gero esango dugu irteera ordua, ibilbidea eta eguneko plana. Zabaldu.
R. gure ezkontzako bazkalostean desagertu zen. Zaldi zuria utzia zuela uste genuen baina engainatuta gintuen guztiok. Dena zeukan, edo behintzat gehienok inoiz amestu duguna: lana, dirua, nerabe zenetik onerako eta txarrerako ondoan beti izan zuen neskalaguna... Hala ere, noizean behin desagertu eta zaldi zuriarekin pasatzen zituen hiruzpalau egun. Edo gehiago. Esaten zuten ikusia zutela ezdakitnon, ezdakitnorekin, kale bazter batean botata... Beti galdetu izan diot neure buruari zeren bila joaten zen holakoetan, edo zeri egin nahi zion ihes, iruditu baitzait beti zaldia aitzaki...