Ekainaren 6rako, Gernikako 2. Zaldi Martxa prestatzen ari gara. Harrera, goizeko 9:00etan izango da, MAIER lantegiko aparkalekuan eta irteera 10:00etarako izatea lortu behar dugu. Izena eman behar da aurretiaz, Caja Laboraleko hurrengo kontu korrontean: 3035 0133 10 1331031925 (25 eurogatik, Hamaiketakoa + Bazkaria) Gogoratu, federatuta egon behar garela Zaldiak eta Zaldunak, irteera honetan parte hartzeko. Zabaldu deialdia
Badugu ekipaje barria, eta ez zaretenok azken batzarrera etorri, arin ibili !!!
Urriaren 18an Logroñora joan ginen Rodeoa ikustera. Argazkiak eta bideoak atera ditugu, beraz, animatu eta Picasara igo denok ikusteko. Hemen daude argazki batzuk, prentsaurrean egindakoak zezen plazan. http://www.larioja.com/multimedia/fotos/local/44922-rodeo-americano-llega-ribera-0.html
Maiatzaren 31n burututako zaldi martxan, 45 zaldikok parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu zuen eta giro ona nabaritu zen. Hau ikusita, pentsatu dugu datorren urtean ere berriro antolatzea. Laudio, Okendo, Zornotza, iurreta, Getxo, Bilbo, Orozko eta Mungiako zaldunak ere etorri ziren, ez bakarrik eskualdekoak.
Martxoaren 15ean Ibarrengeluko Laga hondartzan Zaldi Lasterketa antolatu dugu. Eguerdiko 12:30etan hasiko da. Animatu eta etorri !!!
Bazkide agurgarria, Azaroko azken igandean (30), arratsaldeko 18:00etan elkartukogara Jaion txokoan (errenteria) Urteko Batzar Nagusia egiteko.Bilera honetan aztertuko diren gaiak, hurrengoak izango dira: · 2007-2008ko kontuen onarpena. · Lortutako dirulaguntzak. · Urteko kuota helbideratzea. &n...
Argazkiak ikusteko: 1· www.picasaweb.com era sartu 2· txipitxapa@orangemail.es idatzi 3· urdaibai pasahitza jarri
Martxoaren 30ean, domekie, Atxeli Eguna. goizeko 9:30etan MAIEReko parkinetik irteera. Puntualak izan ze bestela ez gara heltzen goiko hamaiketakora. Ah, ta kontuz, ze bisperan ordua aldatzen dute. Bai Atxeliko hamaiketarako eta bai Ariatzako txokoan egingo den bazkarirako izena eman behar da. Azken eguna martxoak 24. Deitu 607699752 (Izurtza) telefonora.
Datorren igandean (martxoak, 13) Gautegiz-Arteagan ospatuko den Zaldi Egunera gonbidatuta gaude. Igandean elkarrekin joateko izena eman behar da, eguaztena baino lehen eta gero esango dugu irteera ordua, ibilbidea eta eguneko plana. Zabaldu.
PROIEKTUA “Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik Txipi Txapa Zaldi Taldeko helburuetan agertzen den moduan, zaldiz ibiltzeaz gain, gure eskualde honek, Urdaibai eta bere inguruak, dituen toki zoragarriak ezagutzea da; hemengo jendea, kultura, hizkuntza eta herri eta auzo bakoitzeko nortasuna. Baina gida liburua sortzearekin beste pausu bat ematea lortu nahi dugu: “Ezagutu eta Ezagutarazi”. Gida liburu hau, Urdaibaiko hamabi ibilbide ezberdinen bilduma bat izango da. Gure taldea, Urdaibai eta bere in...