Gida Liburua

txipitxapa 1456153340112 Txipi Txapa | 2008-02-17 18:41

 

PROIEKTUA

 

 

“Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik

 

 

Txipi Txapa Zaldi Taldeko helburuetan agertzen den moduan, zaldiz ibiltzeaz gain, gure eskualde honek, Urdaibai eta bere inguruak, dituen toki zoragarriak ezagutzea da; hemengo jendea, kultura, hizkuntza eta herri eta auzo bakoitzeko nortasuna. Baina gida liburua sortzearekin beste pausu bat ematea lortu nahi dugu: “Ezagutu eta Ezagutarazi”.

 

 

Gida liburu hau, Urdaibaiko hamabi ibilbide ezberdinen bilduma bat izango da. Gure taldea, Urdaibai eta bere inguruko zaldun ezberdinak osatzen dugunez, bazkide bakoitzak ondo ezagutzen duen ibilbide bat zehaztuko du puntu ezberdin garrantzitsuenak lotuz, Biosfera Erreserba honetako toki gehienetatik igarotzeko asmoarekin.

 

 

Puntu honek gero, mapa kartografiko baten agertuko dira gure gidaliburuan, eta hoiekin batera, gaur egunean teknologia berriek ematen diguten aukerarekin, mendiko GPS baten bitartez puntu honek markatu (waypointak) eta ibilbide baten (Track baten) batu eta gidan bertan lotura (link) bat agertuko da, nahi duenak gure Blog berritik eskuratzeko.

 

 

Gure proiektu honen garrantzi kulturala, gida liburua bera eta bere erabilerak dakarrena alde batera utzita, ibilbide beraietan joango gara aurkitzen, hau da, gure ondare kulturala osatzen duten toki, paisai, herri, auzo, mendi, baseliza e.a. eta hauetan aurkitu ditzakegun nortasun, tradizio, ohitura, hizkuntza, jai … e.a. ezberdinak.

 

 

Gida liburu hau plazaratzen dugunean eta ibilbide markatuak taldeko blogera igotzen ditugunean, udalek, turismo bulegoek, nekazal turismoek, zaldi tokiek eta bestelakoek informazioa eskuragarri izango dute eta Urdaibaiko zein beste tokiko udalerri ezberdinetara zabalduko dutelakoan gaude.

 

 

Gure eskualde honetako populazioaren %75etik gora euskalduna izanda, gida liburua euskara hutsean egitea erabaki dugu. Kontutan izanda gidan bertan agertzen diren datuak, mapa kartografikoak, waypointak eta trackak datu unibertsalak direnez, erabilitako hizkuntza, ibilbide hauetatik ondo kokatuta ibiltzeko, ez da inorentzako oztopoa izango.

 

 

Zaldi gainean ibiltzea gustokoa dutenek, zaletasun berdina duen inguruko jendea ezagutzea nahi dutenek eta modu natural batez, eskualde honekin gozatzea aukeratu dutenek,  beharrezkoa izango dute “Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik.


Utzi iruzkina: