Mahoma-ren karikaturak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-03-20 00:00

Irudimen apur bat beharko dugu gaurkoan:

Egin kontu zu eta biok berbaz ari garela bazkaloste lasaian, edo garagardo batzuk hartzen, solas ederrean aspaldiko partez. Halako batean esaten didazu zure aitari azken bolada honetan negozioak ez doazkiola oso ondo, edo lanetik bota behar dutela, edo alkoholiko bihurtu dela... Hunkituta esaten didazu hori, nola ez. Nire erantzuna hau da: Izorra dadila zure aita, putakume galanta, ongi merezia dauka gertatzen zaion guztia! Orain imajina ezazu jarriko zenidan  aurpegia eta geratu zaitez irudi horrekin.

Athetic-i buruz ari ziren lehengoan ezagun batzuk, irabazi behar zutela (“tenemos que ganar” zioten)  bestela zer, eta ze txarto dabilen aspaldion, eta bigarren mailako mamua... negar eta negar.  “Pero el Athetic no puede bajar, es imposible” esan zuten halakoan. Nik, jostari –zirikatzaile, egia esatearren- , honakoa bota nien: Ba ez litzateke ezer gertatuko, ezta? Gainera nire lagun batek dio ‘conflictobaskoa’ ez dela konponduko Athletic bigarren mailara bajatu arte.

Esan banuen esan nuen.  Gogoratzen duzu lehengo aurpegia? Ba halakoxe bekoki iluna ipini zidaten. Broma gutxi “nuestro Athletic”-ekin.


P.S.: Irakurri berriro mezu honen izenburua. Zerikusirik badu ala ez du?



Utzi iruzkina: