Kategoria: tabuak
Denok dauzkagu tabuak. Droga eta heriotzaren inguruan hitz egitea kostatu egiten zaigu, ez zaio sinisten hiltzea axola ez zaion pertsonari, eta gaizki ikusi ohi da drogak frogatu nahi dituena... baina hala ere, badaukagu oraindik bi hauek baino tabu handiagoa, edo behintzat, gure egunerokotasunean agertzen delako agian, azalekoagoa: sexua. Ni ere, tabuz josita nago arlo honetan, ni bereziki. Baina halabeharrez, inguruak baldintzatzen nau. Eboluzionatu egiten du jendeak esparru honetan, asko gainera, rutinaren preso bilakatzen gara agian, eta horrek gure aurreko mugak urr...
Irudimen apur bat beharko dugu gaurkoan: Egin kontu zu eta biok berbaz ari garela bazkaloste lasaian, edo garagardo batzuk hartzen, solas ederrean aspaldiko partez. Halako batean esaten didazu zure aitari azken bolada honetan negozioak ez doazkiola oso ondo, edo lanetik bota behar dutela, edo alkoholiko bihurtu dela... Hunkituta esaten didazu hori, nola ez. Nire erantzuna hau da: Izorra dadila zure aita, putakume galanta, ongi merezia dauka gertatzen zaion guztia! Orain imajina ezazu jarriko zenidan aurpegia eta geratu zaitez irudi horrekin. Athetic-i buruz ari ziren lehengoan ezagun ...