Tabuak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-05 13:47
4

Denok dauzkagu tabuak. Droga eta heriotzaren inguruan hitz egitea kostatu egiten zaigu, ez zaio sinisten hiltzea axola ez zaion pertsonari, eta gaizki ikusi ohi da drogak frogatu nahi dituena... baina hala ere, badaukagu oraindik bi hauek baino tabu handiagoa, edo behintzat, gure egunerokotasunean agertzen delako agian, azalekoagoa: sexua.

Ni ere, tabuz josita nago arlo honetan, ni bereziki. Baina halabeharrez, inguruak baldintzatzen nau. Eboluzionatu egiten du jendeak esparru honetan, asko gainera, rutinaren preso bilakatzen gara agian, eta horrek gure aurreko mugak urruntzera behartzen gaitu, gehienetan, lehenago ezin imajinaturikoak egiteko prest azaltzen garelarik. Dena den, tradizioaren gatibu mantzentzen gara, zuzentasun politikoaren kartzela barruan. Sexualki garatuz goazen arren, gure ideiak ez dira gehiegi aldatzen, eta gogoko ditugun praktika askok lotsarazten gaituzte, batez ere, horrelakoak frogatu ez dituzten lagunen aurrean.

Kamasutra

Aurreiritziak dira guztiak. Uste dugu hau edo bestea gustatuko ez zaigula, halako jarrera hartu behar dugulako. Antzezpenak gorritzen gaitu gutako asko, barregarri geratuko garelako sentsazio horrek hartzen gaitu. Beldurtuak gaude. Ni zeharo beldurtzen naute gauza berriek, batzuk bortitzegiak iruditzen zaizkit, nazkagarriak beste batzuk, inpertsonalak eta hotzak besteak... baina, zerbaitek sortzen digun sentsazioa ezagutzeko, ez al da frogatu behar? Ados, agian ez zaigu gustatuko, baina ez dezagun epai esperientziarik gabe... a priorizko ideiak ez dira orokorrean oso baliagarriak suertatzen.

Konfiantza dagoenean bereziki, sexua infinitu era ezberdinetan jolas daitekeen jokoa bihurtzen da, baina beti agertzen dira ikarak, morala, su berotan grabatu dizkiguten txorakeriak, momentuan zikin sentiarazten gaituen kontzientzia nazkagarria. Eta ondorioz, hainbat egoeratan ezetz borobila esango diegu bikotearen eskariei. Edozein jolas motatara molda daiteke sexua... baina horretarako, lotsa eta beldurrak alboratu behar ditugu. Demagun orain modan dauden joko berri hauekin gabiltzala lagunartean, abestekoa adibidez, normalean, ez genuke lagunen aurrean abestuko, lotsa emango bailiguke, baina egoera horretan desberdina da, izan ere, mundu guztia dago jolasean murgilduta, eta denok egiten dugu elkarrekin barre. Zergatik ezin dugu jokabide bera eduki sexuan? Ekintzan parte hartzen uten guztien kontua da, bi baldin bagara, biak izango gara jolasaren parte, eta inor ez da bestearentzat barregarri edo gaizki geldituko, hori bada beldurtzen gaituena. Har dezagun jolasa bezala, beti berdina egiteak ez al du ba edozein aspertzen? Ez aspertzeko beraz, etengabe egon behar da berritzen, eta esperimentatzen...

Khajuraho eskultura

Ni saiatuko naiz pixkanaka nire burua zabaltzen eta aldi berean bizitzan aurkezten zaidan mundu sexualari ateak irekitzen. Eta zuek, sexuaz aspertu nahi al duzue?

Larrugorrian

Larrugorrian 2007-09-05 14:42 #1

Erabat ados nago. Egun gizarte moderno batean bizi garela diote, baina oraindik ere erlijioaren eta gizartea beraren eragina oso nabaria da, eta gaurko tabuak atzoko berak direla da horren adibiderik garbiena. Norberak bere nahiei eta buruari kasu egitean izango gara benetan aske, eta orduan ahaztuko ditugu tabu guzti hauek. Zoritxarrez, egun hori urruti ikusten dut nik.

Ozly

Ozly 2007-09-05 22:38 #2

Harrilur delakoa bisexualitatearen inguruan zioena gogoratu dut hemen. Zer nahi duzu esatea? Nire kasuan arazoa lotsa da, bai ligatzean, bai eta bikoteari zeozer eskatzean, ez baitakit bere erantzuna zein izango den, eta urduriegi jartzen nau. Halere uste dut konfiantzaren kontua besterik ez dela. Ni behintzat milaka gauza probatzeko prest nago, ez dut tabu gehiegirik sentitzen nire gainean, gustoko dut sexuaz solasean aritzea eta nire ideiak nahiko zabalak dira. Halere zenbait perbertsio sexualekin ez dakit nola jokatu, ez ditut trastorno bat baino hobeto baloratzen. Adibidez, zoofilia. Animaliak agian gozatu ere egingo du, baina ez dakit, erabaki ez dezakeenaren bortxaketa iruditzen zait.
Nire uste apalean sexuaz asko hitz egiteak laguntzen du, ni ingurune oso erlijiosotik nator, baina badut lagunik norekin honi buruz hitzegin.
Ahal baduzue, denori esaten dizuet, gozatu sexuaz, hori bai, prest ikusten baduzu zure burua. Nik nire aldetik ez dut inoiz aspertzeko asmorik ez usterik...

UKTwa

UKTwa 2007-10-23 00:34 #3

Nik, deabruaren abokatuaren papela hartuko dut. Gogoratzen al duzue Miranderen "Haur besoetakoa"?

Adibidez: Taburik gabeko sozietateaz gabiltzela, ez dea onargarria 50 urteko gizon batek 11 urteko neskatil batekin erlazio sexualak edukitzea? Ez al dira 30 urteko pertsona asko umeak bezalakoak? 11 urteko neskatxo bat ez omen du erabakitzeko aukera? Ez al ditugu aukera txarrak egiten bizi osoan zehar?

Orain, inongo aurreiritzirik gabe eta askatasunaren irrintziei zintzoki entzunik, pentsatu....

Eta esaizue zenbat aurreiritzi gartzelaratzen zaituzten....:) :) :)

Sugoi

Sugoi 2007-10-24 09:19 #4

Bufff, hori ya da 'meterse en camisa de once baras'. Hor jada ez dira soilik aurreiritziak eta tabuak sartzen, etika baizik. Nik irakurri dut haur besoetakoa, eta irakurri dut Lolita, eta egia esan, nahiago dut galdera horiek ez erantzun. Hamaika urteko ume bat (ume bat da eta) erabaki dezake norekin egon? Ba ez dakit, nik ezer erabakitzeko gazteegia dela esango nuke, baina ez naiz psikologoa. Terreno arriskutsua iruditzen zait hori jada.

Izan ere, non dago muga praktika sexual askeen eta desbiazio sexualaren artean? Existitzen al da muga hori? Zuei utziko dizuet erantzuten. :P

Utzi iruzkina: