Greenfuck

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-02-08 20:12
2

Etorri dira ekologiaren izenean ere izorratzera. Gutxi jotzen dugula eta orain zailago ipiniko digute jotzea, larrua alegia. Larrua jotzean ere ekologikoki zuzenak izan behar dugula. Gustua baduzue irakur ezazue hemen Greenpeacek proposatzen duen alukeria (ze hitz joko erraza, e?) sorta galanta.

Ni, baina, haratago joango naiz eta lagunduko diet datorren urteko babukeriak asmatzen:

Txortan ari zarela, ez ezazu musikarik  jarri, energia elektrikoa kontsumitzeaz gain CDak ekoizteko erabiltzen den plastiko superkutsagarriaren industriaren gorakadaren arduradunen konplize zuzen bihurtzen zara. Horren ordez, herri musikaren mezenas bihurtu eta kontrata ezazu albokari bat larrualdia girotzeko; albokariak panderojolea ere badakar, bide batez, ederto berotu diezazuke panderoa zuri ere. Albokariak balentria itzelak egiteko gauza dira beren arnasketa jarraitu horrekin baina txistularia nahiago bazenu, honek zeure txistua ere jo lezake bidenabar, txistulariek txistu jotzaile sona ere baitute, baiki.

-   Ez itzazu kondoi kutsagarriak erabili, erabil itzazu gure arbasoen teknikak: odolki eta txorixoen heste berrerabilgarriak (a zelako heste-beteak!). Ez ahaztu fosfatorik gabeko xaboiaz garbitu behar dituzula hesteak berriro txorixoa barruan sartu aurretik. Ardilanazko galtzerdi estuak ere ez dira baztertzeko modukoak hestebeterik ezean. Nabarituko duzue aldea!

-   Ez zaitez, ari zarena ari zarela ere, gehiegi berotu; gure planeta bestela ere berotuaren berotegi efektuan eragina izan baitezake zuen bion bero metatuak.

-   Ez ezazu narrutan egin kalean: eguzkia bada, badakizu zein kaltegarria den azalerako (entzungo zenuen honezkero ozono geruzarena, ezta?) eta euria bada, euri azidoa ekidite aldera.

-   Potrozorriak harrapatuz gero, ez itzazu akabatu iraungitze arriskuan dagoen espezie batekoak (Ladilia basquensis, euskal potrozorri labelduna) ez direla ziurtatu baino lehen. Halaber, ibili kontuz ohean eman ohi zenituzkeen salto eta mugimendu bortitzekin,  zure oheko koltxoi eta izaretan bizi diren akaroentzat sobera hilgarriak baitira, eta ez dago eskubiderik, aizu, akaroak ere izaki bizidunak dira, zu bezala(koak).

-   Narru kontua bazkalosterako uzteko asmorik baduzu ez dadila izan baba-jan baten ostean, arren, indabon ondoriozko puzkerren aire gaiztoek, ari zaretela zorabia zintzaketete (nor-nork: haiek zuek). Berdin da babarrunak transgenikoak izan edo ez, baina kasu! Gernikako pinttak Tolosako beltzak baino zertxobait  “haizetsu”agoak dira.

Naturaren taliban jatorrak.

Endika

Endika 2006-02-09 21:32 #1

Arrazoi osoa dekozu, ekologista horrentzako dana da txarra. Joan daitezela kobazulo batera!

patxi lurra

patxi lurra 2006-02-09 21:43 #2

Kar, kar, kar!! Neu "Greenpeace"-ko kidea naz, baina dekalogo hau da... trrremendo, oyes.

Zezenketen aurkako manifestazinoetara juten dan hippy horietakoa be banaz, eta kontaukotsuet orain dala gitxi hasi nazela PACMAren (Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Alderdia)  webgunea euskaratuz. Eta flipau dot, gauza askotan ados nagoen arren. Euren programa politikoan, tartean, hauxek proposatzen dituzte:

Kode Penalean animaliei egindako tratu txarrak delitutzat hartzea, kartzela zigorrak ipiniz.

Animaliarik iragarkietan, antzezlanetan, musikaletan eta abar ez egotea.

Lekeitioko jaietan, hildako antzarren ordez gomazko txorimaloak ipintzea, pertsona famosoekin esate baterako.

Txakurren edo txori kantarien lehiaketei eta erakusketei laguntza guztiak ukatzea.

Amaitzeko, holako oharra ipini dabe:

"Esan behar  da  aurrean azaldutakoa euskal herritarrek xelebretzat edo buru inuzenteen ameskeriatzat har dezaketela, baina gogorarazi behar dugu hemen aipatutako aldarrikapen gehienak orain dela hamabost bat urtetik burutzen ari direla Suitza, Italia edo Britainia Handia bezalako herrialdeetan. "

PD Hizki bakoitza tamaina batekoa, zer da hau?? Moderatzailea!

Utzi iruzkina: