Blogari pekatari
Aitor dut -pekataria ni-:
- Larritu egin naizela inoiz bost egun pasatu eta blogaratzeko ideiarik eduki ez dudanetan, eta halakoetan etorri zaidala burura zalantza maltzurra: -Eta ez bazait inoiz gehiago ezer bururatzen idazteko?
- Inoiz -gutxitan, oso
oso gutxitan- izan naiz Anonymous Said lotsabako eta koldarra, aitor dut,
pekatari honek.

Lotsaz, ez dudala
erantzunik utzi irakurri ditudan blog batzuetan (*): -Zer pentsatuko ote du
nitaz...?
- Besteen blogetan utzi ditudan erantzunetan egongo da (gogoratzen dut bat edo beste) erantzun “off topic”-en bat. Blogariren bat harritu ere egingo zen: -Baina morroi hau ze ostia...!?
- Eta blog honetan ere askotan utzi ditut erantzunak erantzun barik -pekataria ni-, izan ere sarri ez dakit zeini erantzun eta zeini ez, nori zer esan... Enpin, nire trebetasun sozialen urriaz jabetzen hasiak zaretela honezkero.
- Autoaipamenak ere gehiegitxotan egiten ote ditudan ere badarabilt buruan...

Tira, umetan abadeari bezala, kontatu dizkizuet nire pekatutxoak; dena den, eta beti bezala, dena ez da egia eta dena ez da gezurra; ze, klaro, zuek egia osoa esaten zenioten abadeari txikitan, ala?
Barkatuko dizkidazuelakoan,
Jozulin

(*) Esaldi hau idatzi ahala burura etorri zait normalean ezagunen blogetan baino ez ditudala erantzunak uzten eta segidan pentsatu dut: Ez da horrela, ze Patxitrapero, esaterako, ezagutzen dut, ala? Ez naiz berarekin sekula ere egon-eta!! Ezagutzen dut ala ez dut ezagutzen? Zer da pertsona bat ezagutzea? Tira, Internetek halako bitxikeriak dauzka.
Iruzkinak
Patxi 2006-11-08 10:58 #1

Iturrik egin zuen kronika batean irakurri nuen (ez det aurkitzen orain kronika hura, EH 2.0ri buruzko mahai inguru batena zala esango nuke), Iban Aranzabalek esadako bat: euskal blogosferan "kaka" asko dagoela.

Beharbada Iban Aranzabalek ez zuen halakorik esan zehazki, baina Iturrik, laburtzearren, esanahia horrela adierazi zuen.

Esango nuke, "kaka" esaten danean, zera adierazi nahi dala: berritasunik gabeko testuak, testu arruntak, besteengandik nabarmentzen ez direnak, emozionatzen ez zaituztenak...

Hoiek danak eman daitezke, ematen dira; baina sakonean, nik behintzat, beti bilatzen det pertsona. Askotan, ez da zer esaten dan, baizik eta nola esaten dan. Ez da zer ematen dan, baizik eta intentzioa. Ez da artea, baizik eta berezitasuna, nik blogetan bilatzen dedana, gehien betetzen nauena.

Anjel Lertxundirena, zalantzarik gabe zabaldu egingo det egunero. Han beti aurkituko det nabarmentasuna.

Baina askotan, ez da izango lehenbizi klikatuko dedana. Lehenago klikatuko ditut beste batzuk, apartak ez direnak, baina bai neretzako bereziak, pertsona bereizten dedalako, pertsonak betetzen nauelako.

(Anjel Lertxundiren blogean, neretzako zoragarrienak, pertsona azalean geratu diren hoiek dira zalantzarik gabe. Hasieran ikusezin, denborarekin azaltzen jun diren perla txiki batzuk)

Zure kasuan, biek betetzen naute. Pertsona, eta edukia (artea batzuetan).

Jozulin 2006-11-10 15:49 #2

Joder! Gorritu ez naiz
ba! ;-) Eskerrik asko.

Kakari buruz, jakina,
blogari eta blogak martxan jarri direnetik blog berri dexente sortzen da ia egunero
eta hauetako askotan: “Kaixo Txurri naiz eta hau da nire blog berria” esan eta
gero ikastolako gelakideen erantzunetan asteburuko parrandak kontatzen dituzte.
Ez dago gaizki, lehen ere bazegoen, msnspaces-en esaterako. Nik uste dut,
gainera, horrelako blog bat hasten dutenetako baten batek hasiko duela blog
berri bat eta bertan hasiko da, adibidez, esaldiei buelta bat gehiago ematen,
esateko modu desberdinekin esperimentatzen...

Bestalde, kaka kopuru
antzeko-parekoa egongo da seguraski euskaraz zein gaztelaniaz edo, zer esanik
ez, ingelesez.

Agian merezi du gai honek hausnarketa sakonagoa...

Utzi iruzkina: