Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira, sarelariak jarritakoak. Esaterako, "arau" horietako batzuk honakoak dira: artxibo atzizkien tamaina zaintzea, ez idaztea LETRA LARRIZ, ez iraindu inor sarean, ezkutatu taldeetako helbideak... Nire ustez netiketen sistema oso ideia ona da, izan ere, inork ez du sarea arautzen eta edozein gauza araurik gabe katastrofe batean bihurtu daiteke.  


Netiketa

No profile photo ...zein da zein... | 2006-11-20 00:00

Netiketa zer den eta zertarako balio duen ondo azaltzen saiatuko nahiz oraingo honetan. Lehenengo Netiketa hitzak berak zer esan nahi duen jakitea interesgarria izango litzateke azalpenekin hasi baino lehen... Netiketak azaltzen diguna da interneten nola jardun, hau da, interneten nola ibili azaltzen digu, ze arau jarraitu behar ditugu inor ez mintzeko eta modu egoki batean besteekin komunikatzeko. Arauak ondorengo hamar hauek dira: 1. Inoren izena gehitu baino lehen baimena eskatzea. 2. Artxibo txikien tamaina zaintzea. 3. RTF erabili. 4. Atxikitutako dokumentuak indentifikatu. ...


Aitor dut -pekataria ni-: Larritu egin naizela inoiz bost egun pasatu eta blogaratzeko ideiarik eduki ez dudanetan, eta halakoetan etorri zaidala burura zalantza maltzurra: -Eta ez bazait inoiz gehiago ezer bururatzen idazteko? Inoiz -gutxitan, oso oso gutxitan- izan naiz Anonymous Said lotsabako eta koldarra, aitor dut, pekatari honek. Lotsaz, ez dudala erantzunik utzi irakurri ditudan blog batzuetan (*): -Zer pentsatuko ote du nitaz...? Besteen blogetan utzi ditudan erantzunetan egongo da (gogoratzen dut bat edo beste) erantzun “off topic”-en bat. Blogariren bat h...


Niri oso interesgarria iruditu zait Netiketen kontu hau. Aurrez aurre erabiltzen dugun edukazioa, idaztean edo Internet-en ere erabiltzea   Posta elektronikoko gomendioei buruz: *Zerrenda batean norbaiten izena jarri aurretik baimena eskatu behar zaio norberari. *Artxiboak ahal diren eta neurri (byte) txikienetan gorde behar dira,bidaltzeko garaian denbora luzerik ez itxaroteko. Ez gutxietsi beste sistema operatiboak; beraz formatu egokia eman artxiboei (.rtf). *LETRA LARRIZ IDAZTEA, ozen hitz egitea da eta honek haserreak ekartzen ditu. Ez izan arazorik besteekin. *Mezuen zerrenda ama...


NETIKETA

nuno 1456151934903 nuno | 2006-10-25 08:19

Joan zen egunean Joxe-k netiketari buruzko informazioa eman zigun klasean eta orain blogean horri buruzko iritzia idazteko eskatu digu gutariko bakoitzari.   Lehenik eta behin, netiketa delako hori ez nuela ezagutzen , hau da, gai berria zela niretzat esan beharrean aurkitzen naiz. Momentu honetan eta baita geroago ere egingo ditugun lanetarako baliogarria da oso, interneten munduan ere arau konkretu batzuk jarraitzea komeni da eta.Interesgarria iruditu zitzaidan eta kontuan hartzekoa dela ere esango nuke. Beraz, positibotzat jotzen dut aurreko klasean eman genuena eta guretzako erabil...


NETIKETA

nuno 1456151934903 nuno | 2006-10-25 08:19

Joan zen egunean Joxe-k netiketari buruzko informazioa eman zigun klasean eta orain blogean horri buruzko iritzia idazteko eskatu digu gutariko bakoitzari.   Lehenik eta behin, netiketa delako hori ez nuela ezagutzen , hau da, gai berria zela niretzat esan beharrean aurkitzen naiz. Momentu honetan eta baita geroago ere egingo ditugun lanetarako baliogarria da oso, interneten munduan ere arau konkretu batzuk jarraitzea komeni da eta.Interesgarria iruditu zitzaidan eta kontuan hartzekoa dela ere esango nuke. Beraz, positibotzat jotzen dut aurreko klasean eman genuena eta guretzako erabil...


Netiketa

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-10-25 08:15

Netiketaren gaia harrigarria("curioso") iruditzen zait, letra larriarena kenduta beste guztia ez bainuen inoiz entzun, hala ere, gauza batzuk logikoak direla uste dut, hau da, inor ez iraintzea, garbitzea mezuen zerrenda amaigabeak... guzti hori agian beste bati arraroa iruditzen zaio, baina niri ez, betidanik egin ditudan gauzak baitira. Bestalde, faltsukeriarenarekin ez nago guztiz ados, ez baitakizu noiz den egia eta noiz ez, beraz, ezin zara arriskatu agian birus bat ordenagailuan edukitzera edo horrelako zeozer.


Netiketa

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-10-23 23:57

Epa danoi! Gaurkoan netiketari buruz hitzegingo dizuet. Net eta etiketa hitzek osatutako kontzeptu hau, interneten besteekiko errespetua zaintzeko arauen sorta da. 9 arauk osatzen dute, baina niretzat deigarrienak honako hauen dira. + Ez idatzi LETRA LARRIZ, honela idatziz gero, haserre zauedela ondorioztatzen baita. + Mezuetako e-mail zerrenda amaigabeak ezabatzea. Askotan mezu bat irekitzean ez dut benetako mezua aurkitzen, e-mailaren %99a zerrenda amaigabe bezain nazkagarri horiek betetzen dutelako. Horrexegatik, eskertzekoa da norbaitek mezu bat bidaltzean zerrenda nazkante hori aurreti...


Aupa, lagunok! Ba al dakizu netiketa hitzak zer esan nahi duen? Eta zertarako erabiltzen den? Netiketa hitzak, zera esan nahi du: net (sarea)+ etiketa. Hau, interneten ibiltzeko arau sorta bat da, gizalegea. Horretarako, oso garrantzitsua da guk arau horiei jaramon egitea, horrela inor ez baitugu minduko eta interneten jendearekin modu egoki batetan komunikatzeko erabiliko dugu. Ondorengoak dira arauak: -         Baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik -         Zaindu artxibo atxikien tamaina -  ...


Netiketa, jendetasun arau sorta bat da. Gizalege bat, interneten inor ez mintzeko. Posta elektroniko bat bidaltzerako orduan hainbat aspektu hartu behar dira kontutan, bai zure lagun bati idaztean eta baita ere ezezagun bati. Netiketa inguruko apunteak errepasatu ondoren, esan behar dut, bat natorrela esaten diren gauzekin. Alde batetik errespetuz jokatu behar delako eta bestetik komunikazioa errazten duelako. Hona hemen posta elektroniko bat idazteko zenbait gomendio: ez idatzi letra larriz, ez iraindu inor sarean, zaindu artxibo atxikien tamaina, garbu¡itu mezuen zerrenda amaigabea eta no...


Oso interesgarria iruditu zitzaidan ostiraleko klasea, naiz eta aurreko gauean berandu arte irten izanagatik ez nuen arreta osoa jarri. Hala ere, Joxek esan zituen interneteko hamar "legetxoak" ongi ulertu nituen, baita oso erabilgarriak izango zaizkugula pentsatu. Hamar lege hauek izen bat dute, netiketak hain zuzen.Nire ustez oso aholku logikoak dira, baina askotan betezen ez ditugunak. Horregatik ez zaigu gaizki etorriko apunteetan izatea interneten aritzen garenian inorekin arazoak ez izateko. Netiketarik bitxiena, LETRA LARRIARENA da. Dirudienez, interneteko edozein blog, zein for...


Netiketa

txurrunbillo 1456153409801 Txurrunbillo | 2006-10-22 00:40

Atzo Joxek interneten ibiltzeko hamar arau erakutsi zizkigun. Egia esateko ez zaizkit gauza serioak iruditzen, baina, agian da nik ez dudalako orain arte sarea gehiegi erabili. Puntu batzuk beharrezkoak iruditzen zaizkit: ez iraintzearena, guztia ez sinistearena...baina beste batzuk Joxek esan arte ez nituen hausnartuko, adibidez, LETRA LARRIEN. Baina, egia esan ez dut haserrearen inguruko hausnarketa egin, baizik eta irakurtzearen erraztasunar begira. Hemendik aurrera saiatuko naiz 10 arau oriek ez apurtzen eta horrela jendea errespetatzen.


Azken iruzkinak