Netiketa

No profile photo ...zein da zein... | 2006-11-20 00:00

Netiketa zer den eta zertarako balio duen ondo azaltzen saiatuko nahiz oraingo honetan.

Lehenengo Netiketa hitzak berak zer esan nahi duen jakitea interesgarria izango litzateke azalpenekin hasi baino lehen...

Netiketak azaltzen diguna da interneten nola jardun, hau da, interneten nola ibili azaltzen digu, ze arau jarraitu behar ditugu inor ez mintzeko eta modu egoki batean besteekin komunikatzeko.

Arauak ondorengo hamar hauek dira:

1. Inoren izena gehitu baino lehen baimena eskatzea.

2. Artxibo txikien tamaina zaintzea.

3. RTF erabili.

4. Atxikitutako dokumentuak indentifikatu.

5. Letra larriz ez idaztea.

6. Ez iraindu inor sarean.

7. Mezuen zerrenda amaigabea garbitzea.

8. Taldeetako helbideak ezkutatzea.

9. Mezuak pertsonalizatu.

10. Faltsukeriak ez sinistea.

Gauza guztiak bezala bizitza honetan arauak behar dira. Hitzegiteko edota paperean idazteko arauak ditugun bezalaxe interneten arau batzuk egotea ere ezinbestekoa da. Pertsona bati edozein modutan hitzegin ezin diozun bezala, ezin duzu edozein modutan idatzi. Nahiz eta tontakeri bat dirudi oso erreza da norbait internetetik iraintzea, askatasun asko bait dago eta ia nahi duzun guztia lor dezakezulako.

Beraz, ez legoke txarto idazten dugun hurrengoan hamar arau hauek kontutan izatea.


Utzi iruzkina: