Netiketa: posta elektronikorako gomendioak

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-10-23 22:39

Aupa, lagunok!

Ba al dakizu netiketa hitzak zer esan nahi duen? Eta zertarako erabiltzen den?

Netiketa hitzak, zera esan nahi du: net (sarea)+ etiketa. Hau, interneten ibiltzeko arau sorta bat da, gizalegea. Horretarako, oso garrantzitsua da guk arau horiei jaramon egitea, horrela inor ez baitugu minduko eta interneten jendearekin modu egoki batetan komunikatzeko erabiliko dugu. Ondorengoak dira arauak:

-         Baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik

-         Zaindu artxibo atxikien tamaina

-         Erabili RTF

-         Identifikatu dokumentu atxikiak

-         Ez idatzi LETRA LARRIZ

-         Ez iraindu inor sarean

-         Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak

-         Ezkutatu taldeetako helbideak

-         Pertsonalizatu mezua

-         Ez sinetsi faltsukeriak

Nire ustez, arau horiek errespetatzea ondo egongo litzateke. Interesgarriak iruditu zaizkit. Adibidez, lagun bati posta elektroniko bat bidaltzerakoan, kontutan hartu beharko genuke zer tamainatan bidaltzen doigun, esaterako, argazki bat. Gainera dokumentu hori identifikatu egin beharko genuke.

 Bestalde, mezuen zerrenda amaigabeak garbitzea ere, egokia iruditzen zait, askotan bidaltzen dugun mezua baino luzeagoak izaten baitira mezuen hasieran agertzen zaizkigun jendearen helbide elektronikoaren zerrendak. Gainera, zenbat aldiz iritsiko ote zitzaigun “hau ez baduzu egiten, bihar zerbait txarra gertatuko zaizu” dioten mezuak? Milaka. Baina, guztiak faltsuak izaten dira.

Bitxia iruditu zitzaidan ,aldiz, letra larriz idazten duzunean, haserre zaudela erakusten duzula. Eta gainera, konturatu al zarete LETRA LARRIZ idazten dugunean zailagoa dela irakurtzea letra txikiz idazten dugunean baino? Bai, bai, arraroa iruditu arren, egia da. Bestela, egizu proba!

Bukatzeko, nire ustez, sarean inor ez iraintzea ere ondo dago. Ez baitakizu nork iraintzen zaituen. Baina, norbaiti kritikatuz gero, sinatu. Ez zaitez koldarra izan eta eman ezazu aurpegia. Egunkarietan... ere, zerbaiti buruzko iritzia eman nahi baduzu, sinatu egin behar duzulako.

Eta honekin bukatzen dut. Zuek, badakizue, egin kasu arau horiei, oso baliagarriak , interesgarriak eta beharrezkoak baitira.

Ondo segi!!!

;-)


Utzi iruzkina: