Erbia
Imajina ezazue politikari baten “asesor personal de libre designación” delako bat. Irudikatu duzue? Bai? Ondo da. Gehitu iezaiozue itxura potoloa, ibilkera harroskoa eta menpean dituenekiko destaina patologikoa. Horrez gain, ehiztaria ere bada. Ibili omen zen lehengoan –hala esan didate-, erbi bat hil zuela eta, egindako balentria batari eta besteari kontatzen, ahoa bete-bete eginda, badakizue. Honaino dena normal. Harrigarriena zera da, hara eta hona omen zebilela erbia larrutuko zion norbaiten bila, berari nazka ematen ziola eta. Horra gizon balientea! Erbia tiroz hiltzeko gai eta gero ezin larrutu. Eta nago hau guztia zerbaiten adierazgarri dela, baina ez dakit zehatz zerena...
Iruzkinak
oier g 2007-01-18 23:33 #1
Inkoherentzia, hipokresia, ganorabakotasuna, vivalavirgentasuna, irresponsabilidadia...<br /><br />Bere okelia akabau eta larrutzeko kapaza ez dan edozein okelajalena, bestalde.<br />
jonas 2007-01-19 23:29 #2
Gure amamak, baserrian, hanketatik eskegitzen zituen zuhaitz adarrean eta kokotean matxetekada bat jota, nazka, antoju edo gonbitolarri handi barik lumatzen zituen oilaskoak eta konejuak larrutu. Behar zenean, behar zelako, lapikorako. Orain burgestxikion hobbiak praktikatzen ibiltzen da jende asko, baina premia barik, ahoberokeriarako. Ahora eroango duguna, hozkailuan sartzeko, <a href="http://www.goiena.net/blogak/asel/gizakia-zure-mahaian">plastiko azalez tapatuta prest dauden bandejatxoetan</a> , gorpua inork txukunduta hobeto.
Denok ere errazago joko genuke barazkijaletzara, gaur egun horrelakoetan jarriko bagintuzte.
Utzi iruzkina: