Blogari espantatu baten galderak urte berriaren aurrean.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-01-03 18:45
1



  • Zergatik idatzi dut gure borroka?
  • Une honetan bertan komunikatua idazten ari dena, esaterako, zer da, um fingidor / que finge tão completamente / que chega fingir que é dor / a dor que deveras não sente?
  • Ez al zaizue iruditzen Sarrionandiaren lera zakurren baladan bezala hemen ere, zapalduen arteko borroka honetan ere, ahulena akatuz egin nahi dela aurrera?
  • Ez al zaizue iruditzen oihan epeletako otsoen antza dugula? 
  • Dugula? 
  • Guk? 
  • Nola deabru irabaz liteke zapaltzaileen aurkako guda zapalduek beste zapaldu batzuk akatuz? Ez al ditu inork entzuten zapaltzaileen barre lizunak?
  • ¿Qui prodest?
  • Konturatuko al gara inoiz mendi tontorraren beste aldean ez dagoela Utopia, Etiopia baizik?

 

satortzulo

satortzulo 2007-01-03 21:19 #1

denekin ados, zoritxarrez<br /><br />nekatuta, akituta, esperantzarik gabe ez ote gaude denok?<br />


Utzi iruzkina: