Gerraostea (I)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-06-15 19:57


Nekez eta dolorez jarri duzu Espainiako banderaren koloreak dituen zapi zatia balkoian. Begiratze soilak ere egiten dizu min, baina zure seme-alabek ez dute errurik eta haiengatik –hori pentsatuz kontsolatzen zara- egin duzu. Koltxoi zahar baten fundarekin konpondu duzu gorria eta paper zati batekin horia. Jarri duzu balkoian, auzoko faxistak agindu dizun legez. Euria egin du, ordea, eta paper horia zurbildu ahala itxura guztiz galdu du bandera inprobisatu horrek.


-          ¿No tienes dinero para poner una bandera? Esan dizu auzoko faxistak.

-          Tenemos hambre. Erantzun diozu.

-          La tripa no se vé. Berak.

-          La nuestra sí. Zuk.


Auzoko batek gortina atzetik ikusi du dena eta faxista joan orduko esan dizu berak baduela ostonduta errepublikako bandera bat. Total, azpiko zatiaren gainean gorria ipini eta konponduta arazoa. Eskerrak eman dizkiozu. Ezin duzu gehiago; hala ere, etsi ere ezin duzu egin, aurrera egin beharra dago zelan edo halan. Senarra batallón de trabajadores-en daukazu, baina inoiz itzuliko da...

 



Utzi iruzkina: