Traduttore traditore. A Christmas Tale.
Ba zen behin urrutiko
erreinu batean Gladakoa izeneko herri bat, eta herrian alkate bat, EJA-PVN
alderdikoa hain zuzen ere. Halako batean, azaroaren bueltan, herriko alkateak
Gabonetako zorion-postala egitea erabaki zuen herritarrak zoriontzeko –eta
botoren bat arrantzatzeko- asmoz. Jendaurrean bota behar zituen diskurtsoak
bezala, zorion-postala ere Udaleko Prentsa Arduradunak idatziko zion, betiko
moduan.
Eta hor ikusten duzue
Udaleko Prentsa Arduradun hori, ordenagailuaren aurrean, word txantiloi hutsari begira, urte hartako Gabonetako mezua zein
izan zitekeen garunari eragiten. Zoriontzea ez zen berari ondoen ateratzen
zitzaiona, nahiago zituen diskurtso kreatiboagoak, golf-ari buruzkoak,
esaterako. Postala aipu batekin hastea polita izango zela erabaki zuen; norena,
baina? Halako baten pentsatu zuen bere artean Bernardo Atxaga balore segurua
izaten dela halako trantzeetan: mundu guztiak ezagutzen du, Premio Nacional
hura ere eman zioten, ez da ezker abertzalekoa... Eta ez bat eta ez bi, kopiatu
egin zuen “Obabakoak” liburutik -gaztelaniazko ediziotik- honako zatia:
“Hace mucho tiempo, cuando éramos jovenes y verdes, un hombre de bigote y gorra a cuadros llegó a la escuela donde estudiábamos y con gesto muy serio nos anunció que venía a hacernos la primera foto colectiva de nuestra vida”.
Amaitu ondoren, hiru edo
lau topiko josiz (herria, familia, “el recuerdo que siempre mece
Eta hor hasi zen
“Gurelaguntxuak S.A.” enpresako langile azpikontratatua lanean jo ta su mundua
euskalduntzeko prest. Zoritxarreko itzultzaileak, baina:
a) Ez zekien Bernardo Atxagaren aipua Obabakoak liburukoa zela.
edo
b) Alferraren alferrez ez zuen bilatu euskarazko jatorrizko aipua.
edo
c) Bernardo Atxaga bera baino bernardoatxagagoa izan nahi zuen.
edo
d) Postala gaztelaniaz pentsatuta zegoenez, “benetako” testua ez zetorren oso bat geroko mezuarekin.
Ondorioz, honako mokordoa
erditu zuen:
“Duela asko, gazteak eta heldugabeak ginenean, bibote eta laukidun txanoa zuen gizon bat gu ikasten ari ginen lehen hezkuntzako eskolara etorri eta oso keinu serio batekin gure bizitzako lehen argazki kolektiboa egitera zetorrela esan zigun”.
Jatorrizko testu honen
ordez:
“Aspaldi, artean gazte eta berde ginela, erretrato bat egitera hotsegin ziguten eskola ttikian genbiltzan guztioi”.
Eta urrutiko erreinu
hartako Gladakoa izeneko herriko postariek banatu egin zuten zorion-mezua
erreinuko postontzi guztietara; eta horrela heldu zen, milaka bider
multiplikatua, etxe guztietara Bernardo Atxagaren testua ez zen Bernardo
Atxagaren testua zeukan zorion-postala.
Y si esto fue así, que se
meta en la calabaza y salga en la plaza de Derio. (Kolorin koloratua, ipuin hau
dago bukatua).
Post Scriptum:
- Inozente egunean
argitaratua bada ere, mezu hau ez da txantxa; edo agian bai: gu baikara
ipuin honetan inozenteak. Hemen duzue froga.
- Hizki joko sotil bezain trebe batez
desitxuratu ditut herri zein alderdiaren izenak; horrela ezin izango duzue
zein diren asmatu.
- Zelan demontre esistitu ahal da “artean gazte
eta berde ginela” inoiz entzun/irakurri ez duen itzultzailerik?
- Herri berean eta ipuina gertatu eta hilabete
batzuetara, badakizue zer gertatu zen? Ba, Udalaren Komunikazio Arduradun
lanpostua sortu zutela. Eta badakizue zer? Bada, lanpostu horretarako ez
dela beharrezkoa euskara jakitea. Batere ez: Hizkuntz Eskakizuna = 0.
Onse cosas para ver hemos nasido.
Azken oharra: Ipuin
honetako leku eta pertsonaiak fikziozkoak dira eta pertsona, herri edo
alderdiren batekin antzekotasunik aurkitu baduzue, ez da kasualitatea; halaber,
jakin behar duzue gaizki pentsatuz gero, aukera handiak dituzuela asmatzeko.
Ohartuta zaudete; alla kuidaus.
Iruzkinak
Marti(n) 2007-12-28 22:51 #1

Oso ona! Hori raro idazten duten autoreak bilatzen jartzeagatik gertatzen zaie. Gureak (bliboakoak) badaki bai, Unamuno aukeratzen du eta horrela ez dago problemarik, beti jatorrizko testua aurkitzen du!

;P

jaio 2007-12-29 12:04 #2

Beno, ez zara kejatuko, OlentxailoA behintzat ibiliko zen zuen kaleetan, ezta? Gainera Zorionák eta Urtebarrión entzutearekin bakarrik hunkitu behar genuke, zertan eskatu gehiago?

Ona, Jozulin, parrez lehertzeko modukoa hain negargarria ez balitz. Baina orain ere, sutan gu jarriko gara, egin duenari eta beste askori, huskeria irudituko zaio. Huskeria hankasartzea, huskeria "artean gazte eta berde ginela" irakurri ez duten itzultzaileak egotea, eta izugarria berriz euskaldun txoro egoskor hauek edozerri aitzakiak ateratzeko duten duten ohitura tristea.

Tristea izan zen zure aurreko idatzia ere, baina horrek bai, horrek amorrua ere atera zidan barrutik, baina hunkitu ere egin ninduen. Baina hori ere huskeria, aizu. Pakearen eta demokraziaren izenean egindako injustizia TXIKIEK barkamena merezi du-ta

Utzi iruzkina: