Zuek ere

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-05-19 13:38
4

Zuek ere

Askotan iraintzen nauzue
“el puto euskera” esaten duzuenean
edo
zergak jeitsi egin behar direla
edo
70 urterekin jubilatu beharko dudala esaten duzuenean.

Sarritan min egiten didazue
hemen torturarik ez dela diozuenean
edo
AHTa gizarteak eskatzen duela
edo
bazkarietan gastatzen duzuenaren ehunena apal-apal eskatzen dizuedanean,
“horretarako ez dago dirurik” diostazuenean.

Benetan mindu egiten nauzue
erlijioa “unibertsal”-tzat daukazuenean
edo, kasu,
homosexualak gaixotzat dauzkazuenean
edo, kasu,
abortatu dutenak hiltzailetzat.

Zauritu egiten nauzue askotan,
sakon zauritzen nauzue askotan.

Eta ez dizuet salaketa jartzen.
Eta ez dut nahi gartzelara joan zaitezten.

Zuek ere mintzen nauzue; horregatik nik ere:

Me cago en la virgen, joder!

patxi lurra

patxi lurra 2008-05-21 17:36 #1

"Otro Dios es posible" webgunean 100 balizko alkarrizketa egin deutsie Lurrera bigarren aldiz itzuli dan "Josuri" (Frai Koldo lagunaren bidez honen barri eduki dot).

Hauxe da, homosexualei buruzko alkarrizketa.

PD Neuk kaka egitekotan, Rouco eta Ratzinger Z guztien ganean.

jonas

jonas 2008-05-21 19:52 #2

Bihoatzue neure kaka-luketo solidarioa amabirjina eta baita erregerentzat ere!

euskaldun-fededun

euskaldun-fededun 2008-06-10 18:48 #3

Ez dakit zergatik nahasten duzuen erlijioa espainiar nazionalismoarekin. Kristau batzuk "el puto euskera" eta horrelako kirtenkeriak esango dituzte, baina beste askok euskaraz hitz egiten dugu, euskaraz bizi gara, euskaraz otoitz egiten diogu guztion AITA den Jainkoari. Zuk kaka gainean egiten duzun MARIA hori ere kristau euskaldun askok eredu eta laguntzaile ikusten dugu gizarte hau hobetzeko bidean.

Kristau bezala ez dut ukatzen hemen torturak badirenik, gizakiak Jainkoak emandako agindu gorena ("Maite ezazue elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala") sarri hausten duten seinale. Kristauok ez dugu tortura onartzen, Elizak gaitzetsi egiten du erabat. Beste kontu bat da beraien buruak kristau zintzotzat agertu nahi dituzten askok eskuak zikinduta dituztela. Ezta zergak jaitsi behar direla edo babes soziala gutxitu behar dela diotenak ere ez dira kristautasuna zabaltzen ari.

Mesedez, ez nahastu gure gizartea apurtzen duten joera horiek (neoliberalismoa, agintarien harrokeria, euskararen zapalkuntza) kristau fedearekin. Ez ahaztu kristautasuna izan dela orain gutxira arte, euskal kulturaren babesle garrantzitsuena besterik ez zegoenean. Gaur egun ere, errespetutik abiatuz, kristauen laguntza osoa izan dezake gizartea hobetu nahi duenak, zalantzarik gabe.

jaio

jaio 2008-06-11 08:34 #4

Egia da, euskal kultura bultzatu, babestu...duen eliz-GIZON ugari izan dela gure herrian. Kontutan hartu beharko dugu zuk diozun garai haietan mundu guztia zela kristau eta kultura maila dexente bat izateko  aukera  medikuek eta apaizek bakarrik zutela. Eta uste dut hemen inork ez duela ukatuko elizan gizon eta emakume onak izan direnik. Ez dakit hemen inor egongo den osaba edo izebaren bat apaiz, praile edo monja ez duenik. Nik behintzat bai, eta estimatuak izan ditut bizi ziren bitartean. Baina euskaldun-fededun, ez duzu ukatuko elizak berak ere min izugarria eman diola gizarteari. Bestela:

Sanoa izango ote da masturbatzen bazara itxu edo tonto geldituko zarela pentsatuz haztea?

Sanoa ote da apaiz pederasta (ez duzu ukatuko alizak hortik ere eman duenik, ezta?) bat tokatzea zure herriko parrokian orain dela berrogeitamar urteko gizartean, zuk hamar urte dituzula?

Sanoa da elizak emakumearekin egin duena?

Sanoa da Espainia aldean, batez ere, apaiz eta obispo askok esaten dituztenak (apaizek bortxatutako umeak probokatzile batzuk zirela, beraiek nahi zituztela sexu harremanak...) esan ondoren, eliza horretatik bertatik inor ez ateratzea zerbait itxurazkoa esateko?

Hemen mila adibide jar daitezke. Uste dut jende sano asko dagoela elizan, baina, eliza bera ez dela batere sanoa. Uste dut elizaren izenean inork ez duela hemen inori ezeren leziorik emateko eskubiderik. Nahi duenak erreza diezaiola jaungoikoari edo ama birjinari. Baina elizarekin kokotetik gora eginda gaudenok er izango dugu ba eskubidea zerbait esateko, ala?

Utzi iruzkina: