Begiak edukitzeagatik

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-06-15 21:37


 

Irakurri dugu blogak kontrolatu beharra dagoela zurrumurru, gezur eta egiaztatu gabeko berri asko argitaratzen direlako bertan. Eta irakurri diogu gaur Giuliana Sgrenari Armadarekin zihoazen “embedded” kazetariek beren kroniken zentsura onartu behar zutela sinadura bidez. Eta amerikarrek tirokatu zutela esan zuenean CNN ahalguztidunak elkarrizketa bat-batean eten zuela ere irakurri diogu Giuliana Sgrenari gaur.

 

Irakurri dugu astean 65 orduz lan egin ahal izango dugula –hori bai, nahi izanez gero, etzazula pentsa inork behartuko zaituenik- eta irakurri dugu derrepentean 1870 arte egin dugula atzera, 64 orduz lan egiten zen garaira. 1890 meatzari bizkaitarrek egunean 12 ordutik 10era jeistea lortu zutela greba luze bat medio. 1919an dekretu bidez asteko 48 ordutara mugatu zen ia lanbide guztientzat; 1980an 42 ordura eta hiru urte geroago 40ra.

 

Begiak edukitzeagatik, eta irakurtzeko erabiltzen irakatsi zigutelako irakurri dugu hau guztia.



 


Utzi iruzkina: