Peter-en printzipioa

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-07-04 14:30
3

Peter-en printzipioak honela dio: "Hierarkia orotan, pertsona bakoitza bere inkonpetentzia mailara igotzen da eta bertan irauten du". Oraindik aurrera irratiko tertulietara hedatu ahal izango da Peter-en hasiera -barkatu, printzipioa-. Zergatik? galdetuko diozue zeuen buruari. Bada, hona erantzuna: Uztailaren 6tik aurrera zenbait igande goizetan Jozulinek baieztatuko baitu Peter-en printzipioa Euskadi Irratiko Amarauna saioko tertuliakide izango delako. Dena dela, "eta bertan irauten du" dioen atala ez da beteko, udako programazioan baino ez baita izango Jozulin tertuliano.
Bestalde, "Uneren batean, hierarkia bateko postu guztiak inkonpetentez beterik egongo dira" dio Peter-en printzipioaren korolarioak; hau ere ez da beteko, tertuliakideen artean (Iturri, Josu, Leire, Patxi) ez baitago inkonpetenterik. Ez horixe.

zabala

zabala 2008-07-04 16:28 #1

orduan, ez gero inori kutsatu hire inkonpetentzia hori!!

sorte on!

iturri

iturri 2008-07-04 16:51 #2

Aupa solaskide:

Ea tertulia batean elkarri mokoka aritzeko aukerarik dugun ;-)

Seguru ondo egingo duzula igandeko estreinaldian. Entzuten egongo naiz.

Iturri

leire

leire 2008-07-07 11:44 #3

Berritsua bai, baiña konpetentia ete naiz? ez dakit  ba!

Jozu, badakizu oso abots radiofonikua dakazuna? Oiñ arte konturatu
barik neguan, baiña bai, benetan, harrittuta geldittu nintzan!

Ondo egon zan, gatz apur bat falta izan jakon arren. Debutan nerbixuak!

Ondo segi, trertuliano!

Utzi iruzkina: