Peter-en printzipioak honela dio: "Hierarkia orotan, pertsona bakoitza bere inkonpetentzia mailara igotzen da eta bertan irauten du". Oraindik aurrera irratiko tertulietara hedatu ahal izango da Peter-en hasiera -barkatu, printzipioa-. Zergatik? galdetuko diozue zeuen buruari. Bada, hona erantzuna: Uztailaren 6tik aurrera zenbait igande goizetan Jozulinek baieztatuko baitu Peter-en printzipioa Euskadi Irratiko Amarauna saioko tertuliakide izango delako. Dena dela, "eta bertan irauten du" dioen atala ez da beteko, udako programazioan baino ez baita izango Jozulin tertuliano. Bestalde, "Unere...


Halakoan bururatu zitzaidan niri Ainhoari gertatzen zitzaizkion gauza xelebre denak kontatzea. Hurrengo goizean buelta etorri zitzaidan. Sukaldera joan nintzen, erdi lo, zerealak ireki eta nire katilura bota nituen. Zerealen poltsa mahaian utzi nuen, baina ez behar zen bezala, poltsa buelta eman eta zereal guztiak lurrera erori zitzaizkidan. Poltsa lurretik jaso eta ondo jartzen hasi nintzenean mahaian zegoen edalontzi bat ukitu nuen, eta hau lurrera erori zen zati txiki txikitan puskatuz. Alboan Ainhoa eta Ainara nituen, barrez lehertzen. Arratsaldean palomitak egin genituen. Microondaseti...