Etxetik at

A ze parea...

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-25 16:20

       Kirol pittin bat egiteko asmotan, Bilboko igerilekuetara joateko izena eman genuen. Prezioaren barne, igerilekua eta gimnasiora joateko aukera geneukala esan zigutenez, lehengo astean, Itziar eta biok Deustoko polikiroldegira joan ginen. Iristerakoan seguritateko tipoari ea gimnasioa non zegoen galdetu genionean, prezioaren barne sartzen ez zela esan zigun, eta Itziarrek bainujantzirik ez zeukanez San Ignacioko polikiroldegiko gimnasiora joatea pentsatu genuen.          Baina iristerakoan…zer aurkitu? Eta izugarrizko fr...


Aurrekoan azaldu genuen moduan aste honetan zoroak pare ibili gara bideoblog-eko muntaketa egiten, eta gainera asteazkenean azterketa geneukan. Ez dugu ezertarako astirik izan, beraz. Eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gure etxean. Etxeko garbiketan (hautsa kendu...) egin gabe gelditu da, eta komunak ere garbitu gabe gelditu dira. Etxean onuz gero, "oesteko" filmetako hauts bolak ibiliko dira lurrean bueltaka. Tira, aste bategatik ez da asko inporta, datorren astean egingo dugu baina beno. Hau egia esan bigarren mailako arazo bat dela esango nuke.Bideoblog horiek beste ondorio bat dute...


Hiru egun zoro

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-14 17:03

Aste honetako lehen hiru egunak eromena izan dira. Alde batetik bideoblog bat egin behar genuen eta gaur azterketa izan dugu, aurreko astean gaixorik zegoela eta, etorri ez zen irakaslearena, hain zuzen ere. Bideoa muntatzea uste baino askoz zailagoa izan da. Hiru egun behar izan ditugu hau egiteko, eta beraz, tentsiopean bizi izan ditugu egun hauek. Ainara oraindik gure atzean dago lana bukatu ezinik, gaurko egunean urduritasunez josita dabil. Baina gaurkoz, honekin amaitu eta ordenagailua baztertuta utziko dugu, aldi baterako behintzat, eta Alde Zaharrera joango gara trago batzuk hartzera...


Lan eta lan

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-11 21:19

Pasa den astean, urduri xamar ibili ginen… Ikerkuntzako kontroltxo bat geneukan eta bideo blog bat osatu behar genuen. Beti bezala, bezpera iritsi arte ez ginen serioski ikasten hasi. Hura arratsalde aspergarria… bakoitza logela batean ikasteko ahaleginetan. Azkenean gaua iritsi zen, afaldu eta telebista lasai lasai ikusten geratu beharrean, han ibili ginen 12ak arte eskema ziztrin bat egiten. Hurrengo goizean, azterketa egiteko prest geundela… zer? …eta irakaslea gaixo zegoela… Hau amorrua… aurreko arratsalde osoa eta azterketarik ez?  Hala ere askok poza handia hartu zuten normala d...


Fakturak

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-10 15:54

Pisu bat alokatzen duzunean garbi eduki behar da lehenengo bi hilabetetan gutxienez dena gastua izango dela.Hilabete eta erdi goaz pisuan bizitzen. Denbora honetan gastu handiak izan ditugu, izan ere, alokatu dugun etxean, ez geneukan sukalderako materialik, beraz, platerak, edalontziak, kazuelak... erosi behar izan genituen. Honetaz gain, izarak, mantak eta baita gela bakoitzerako ikasteko mahaiak, eta beste mila gauza. Konturatu orduko kontuan ez geneukan dirurik, eta beraz, berriz sartu behar. Baina gastuak ez ziren hor amaitzen, alokairuko diruaz gain, hilabete honetan beste era bateko ...


Gaur egun gogorra izan dut benetan. Gaurkotasun azterketatik korrika ta presaka irten gara eta justu-justu hartu dugu autobusa, baina Ainhoari maleta gelan ahaztu zaio eta beraz, autobusetik irten eta gelara joan behar izan du, ondorioz autobusa galdu duelarik. Behintzat etxera iritsi orduko janaria prest zeukan.Arratsaldean, 4ak aldera, Itsasori eta niri erosketa egitea tokatu zaigu. Gauza guztiak hartu ostean kaxara joan gara ordaitzera, eta hori zen hori ilara. 45 minutu egon gara itxaroten. Nik gustora egiten ditut erosketan baina ilaran itxaroten egotea benetan gorrotatzen dut. Gure et...


Gaixorik berriz ere

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-04 13:11

Irakurri ahal izan duzuen bezala Itziar eta biok bikote ederra sortzen dugu etxe batean bizitzeko. Ezkerrak ez garen bakarrik bizi eta ordena ezartzeaz arduratzen diren beste pixukideak ditugun… Baina hauek ere…beti dute zerbait…Aurreko batean kontatu genizuen Ainara eta Nerea gaixorik zeudela lehenengo astean, ba momentuz ez da aste bakar bat egon inor gaixotu ez dena.Itziar eta ni falta gara bakarrik, ( asteburu honetan katarro galanta hartu dut, baina espero dut larria ez izatea). Pasa den aste honetan Itxaso gaixotu zen berriz ere, dirudienez ez zen behar bezala sendatu anginak hartu z...


Halakoan bururatu zitzaidan niri Ainhoari gertatzen zitzaizkion gauza xelebre denak kontatzea. Hurrengo goizean buelta etorri zitzaidan. Sukaldera joan nintzen, erdi lo, zerealak ireki eta nire katilura bota nituen. Zerealen poltsa mahaian utzi nuen, baina ez behar zen bezala, poltsa buelta eman eta zereal guztiak lurrera erori zitzaizkidan. Poltsa lurretik jaso eta ondo jartzen hasi nintzenean mahaian zegoen edalontzi bat ukitu nuen, eta hau lurrera erori zen zati txiki txikitan puskatuz. Alboan Ainhoa eta Ainara nituen, barrez lehertzen. Arratsaldean palomitak egin genituen. Microondaseti...


Ainhoaren eguneroko bizitza liburu bat idazteko moduko izango litzateke. Emakume honi zer etzaion gertatzen, ai ama! Gaur ere ez da ezberdina izan. BBKra joan beharra izan du eguerdian dirua ateratzera, baina txartela sartu duenean "no identificado" jarri dio. Orduan, takilan zegoen neskarengana joan da, eta honek ideiarik ere ez zuen, telefonoren batera deitzeko esan dio, eta Ainhoa haserre etxera bueltatu da. Bilbon gaudenetik hirugarren aldia dela uste dut txartelen batekin arazoren bat duena. Ez dakit komunarekin arazo bereziren bat duen edo zer, baina bertan sartzen den bakoitzean zerb...


Dutxa madarikatua

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-10-28 13:29

  Bi komun ditugu pisuan, bata bi pertsonentzat dutxa txiki batekin  eta bestea hirurentzat bainuontzi batekin .  Itxasok eta biok, bikoa konpartitzen dugu eta dutxa hartzeko garaian sekulako  komeriak izaten ditugu. Pasa den astean, dutxa bero bat hartzen hari nintzen lasai lasai, ilea xaboiaz igurztu nuen bitan , urarekin xaboia kendu, bukatzeko ur hotz pixka bat… eta dutxako gortina alde batera bota nuenean ateratzeko asmoz…ama!!! Komun txiki osoko zorua urez gainezka zegoen.!! Oihuka hasi nintzen norbaitek fregona bat ekar zezan eta han ibili nintzen… arropa ezin jar...