Hiru egun zoro
Aste honetako lehen hiru egunak eromena izan dira.
Alde batetik bideoblog bat egin behar genuen eta gaur azterketa izan dugu, aurreko astean gaixorik zegoela eta, etorri ez zen irakaslearena, hain zuzen ere.
Bideoa muntatzea uste baino askoz zailagoa izan da. Hiru egun behar izan ditugu hau egiteko, eta beraz, tentsiopean bizi izan ditugu egun hauek. Ainara oraindik gure atzean dago lana bukatu ezinik, gaurko egunean urduritasunez josita dabil. Baina gaurkoz, honekin amaitu eta ordenagailua baztertuta utziko dugu, aldi baterako behintzat, eta Alde Zaharrera joango gara trago batzuk hartzera.
Egin dugun lan guztiaren froga nahi izanez gero sartu Ainhoaren
eta Itziarren
bideoblogetan eta disfrutatu "kazetari" estilo bereziarekin.
Iritziak onartzen dira! jeje ;-) (Baina jarri onak, irakasleak notarako kontutan izango baititu).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: