Aurrekoan azaldu genuen moduan aste honetan zoroak pare ibili gara bideoblog-eko muntaketa egiten, eta gainera asteazkenean azterketa geneukan. Ez dugu ezertarako astirik izan, beraz. Eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gure etxean. Etxeko garbiketan (hautsa kendu...) egin gabe gelditu da, eta komunak ere garbitu gabe gelditu dira. Etxean onuz gero, "oesteko" filmetako hauts bolak ibiliko dira lurrean bueltaka. Tira, aste bategatik ez da asko inporta, datorren astean egingo dugu baina beno. Hau egia esan bigarren mailako arazo bat dela esango nuke.Bideoblog horiek beste ondorio bat dute...


Hiru egun zoro

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-11-14 17:03

Aste honetako lehen hiru egunak eromena izan dira. Alde batetik bideoblog bat egin behar genuen eta gaur azterketa izan dugu, aurreko astean gaixorik zegoela eta, etorri ez zen irakaslearena, hain zuzen ere. Bideoa muntatzea uste baino askoz zailagoa izan da. Hiru egun behar izan ditugu hau egiteko, eta beraz, tentsiopean bizi izan ditugu egun hauek. Ainara oraindik gure atzean dago lana bukatu ezinik, gaurko egunean urduritasunez josita dabil. Baina gaurkoz, honekin amaitu eta ordenagailua baztertuta utziko dugu, aldi baterako behintzat, eta Alde Zaharrera joango gara trago batzuk hartzera...