Bideoblogaren ondorioak
Aurrekoan azaldu genuen moduan aste honetan zoroak pare ibili gara bideoblog-eko muntaketa egiten, eta gainera asteazkenean azterketa geneukan. Ez dugu ezertarako astirik izan, beraz. Eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gure etxean. Etxeko garbiketan (hautsa kendu...) egin gabe gelditu da, eta komunak ere garbitu gabe gelditu dira. Etxean onuz gero, "oesteko" filmetako hauts bolak ibiliko dira lurrean bueltaka. Tira, aste bategatik ez da asko inporta, datorren astean egingo dugu baina beno. Hau egia esan bigarren mailako arazo bat dela esango nuke.
Bideoblog horiek beste ondorio bat dute. Irakasleak gelakideen bideoblog-ak ikusi behar genituela esan zigun, eta gainera geure iritzia idatzi, eta puntuazioa eman.
Kontutan izanda bideo bakoitzak 3 minutu inguru irauten duela eta 70 pertsona inguru garela klasean imaginatu daiteke nola nagoen zoratu beharrean. Momentu honetan ikusten dut irakasleen lana ere ez dela horren erraza. 70 blog ikustea guztiz aspergarria izan behar da, honak izan arren. Neuk oraindik erdiak besterik ez ditut ikusi eta jada nazkatuta nago.
Uste dut biharko utziko ditudala beste guztiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: