Ostegunean gelako afaria izan genuen. Aurten lehenengo aldiz egiten dugu. Aste bat lehenago gelan paper bat pasatu zuten joateko asmoa geneukan denok geure izena bertan idatz genezan. Guztira 44k eman genuen izena. Asmoa, afaria egitea zen eta ostean kalera irtetea. Baina ezin izan zuten horrenbeste jenderentzat lekua bilatu, eta beraz, afaldu ostean elkartu ginen. Hala ere, betiko moduan izena emanda geunden kopurua baino askoz gutxiago agertu ginen. 20-25 inguru geundela esango nuke. Pena bat izan zen, izan ere, kopuru horrentzako afaltzeko lekua bilatzea posible zen, baina tira. 22...
Batetik irten eta beste batean sartu. Anginak pasatu eta orain, gastrointeritis; hori da hori Nereak duen zortea!Atzo arratsaldean unibersitatean taldeko lan bat egiten ari ginela Nereak gaizki sentitzen zela esan zigun. Ondorioz, autobusa hartu eta etxera joan zen; geu unibertsitatean gelditu ginen lanarekin jarraitzen. Etxera iristerakoan behin baino gehiagotan botaka egin zuela esan zigun, kamamila bat hartu zuen eta arratsalde eta gau guztia ohean pasatu zuen. Ezin zuen ezer jan; jaten zuen dena bota egiten zuen. Gaur hobeto dago; behintzet zopa jan ahal izan du eta eskerrak, izan ere, ...
Bizi garen etxea nahiko zaharra da; obra asko daude eginda baina, hala ere, zenbait arazo izan ditugu. Lehenengo astean, pertsiana bat hautsi zitzaigun; garbiketa lanetan ari ginela altzari baten dekorazio zati batzuk ere hautsi zitzaizkigun... Gainera, txirrina ere ez dabil. Honetaz gain, internet jarri nahi genuen etxean (izan ere, irakasleek bidaltzen dizkiguten lan guztietarako internet behar dugu), baina teknikoa etorri zenean ez zuen horretarako kablea aurkitzen, eta abar luze bat. Guzti hau dela eta, aste honetan mantenu lanetan aritzen diren langile asko etorri zitzaizkigun etxera; ...
Asteartean afari ederra prestatu genuen nire urtebetetzea ospatzeko. Egia esan, ez nuen pentsatzen halako ospakizunik egingo genuenik, ilusio handia egin zidan. Eta nola pentsatuko nuen ba opariak ere irekitzea tokatuko zitzaidanik?...Poltsa beltz dotore bat oparitu zidaten pisukideek, baita postal batean bertso xelebre bat idatzi ere...Mila esker bihotzez neskak!! Pisukoez aparte gelako hiru lagun ere gonbidatu genituen. Itziarrek lehengoan azaldu bezala, tortilla, kroketak, entsalada...jan genituen, baina egia esan, hoberena postrea izan zen, gure gelakideek...
Atzo, urriak 15 blog hau egiten duen nire lagun Ainhoaren urtebetetze eguna izan zen; 19 urte bete zituen. Bere etxean gelditu zen atzo, bere eguna bere familiakoekin ospatzeko. Pisukideok goizean goiz sms bat idatzi genion zoriontzeko, eta gauen deitu egin genion. Ainhoak pozez hartu zuen gure deia. Pisukide bat bere etxean zegoen, gaixorik (Ainhoa ta ni falta gara bakarrik gaixotzeko, ai ama!), beraz, beste hirurok deitu genion. Aurrena zorionak abestu genion eta ostean, banaka zoriondu genuen. Gaur, bere eguneko afaria ospatuko dugu etxean. Etxekoez gain unibertsitateko lagun batzuk ere ...
Lehenengo astean ez genuen aspertzeko astirik izan. Lehenengo gaua luzea izan zen, arauak ezarri, lanak banatu... Baina bigarren eguna gogorragoa izan zen. Gutako bi gaixotu egin ziren; buruko mina, sukarra, hotzikarak... Beste hirurok "amatxo" lanetan aritu behar izan genuen. Gainera, etxean ez geneukan ez termometrorik, ez botikarik. Beraz, hau guztia erosi, eta behar zituzten mimo guztiak eman genizkien. Hala ere, gaixorik zeuden, gero eta okerrago, eta beraz, hurrengo egunean etxera itzuli ziren.
Lehenengo egunak nahiko eztabaidagarriak izan ziren gure artean. Gauza asko erabaki behar ziren eta bakoitzak bere erara egin nahi zituen. Baina azkenean, denok gauza batean edo beste batean amore emanda adostasunera iristea lortu genuen. Hau eromena!! Gu bioi tokatu zitzaigun lehen afaria prestatzea, zer... eta arraina egin behar. Lehenik moztu, gero irina eta arraultzatik pasa eta ostean, zartaginera bota eta berehala itxura bikaina hartu zuen. Baina, arraina plateran jarri ondoren, zer bururatu... eta bero-bero zegoen zartagina plastikozko tabla gainean uztea.&n...
Etxetik at ikastera joateak, esperientzia berri asko biziarazten dizkizu. Horien artean, pisu bat partekatzea, eta hau da gure kasua. Iaz elkar ezagutu genuen bost neska gara familia txiki hau osatzen dugunak. Bostak ikasleak gara, euskaldunak, gipuzkoarrak eta lehen aldiz konpartitzen dugu pisu bat familiakoak ez direnekin. Hala ere, guztiak oso ezberdinak gara, eta honek eragin handia du gure elkarbizitzan: janaria, garbiketa, aisialdia, ikasketak… Hemendik aurrera gure...