Gelako afaria
Ostegunean gelako afaria izan genuen. Aurten lehenengo aldiz egiten dugu. Aste bat lehenago gelan paper bat pasatu zuten joateko asmoa geneukan denok geure izena bertan idatz genezan. Guztira 44k eman genuen izena. Asmoa, afaria egitea zen eta ostean kalera irtetea. Baina ezin izan zuten horrenbeste jenderentzat lekua bilatu, eta beraz, afaldu ostean elkartu ginen. Hala ere, betiko moduan izena emanda geunden kopurua baino askoz gutxiago agertu ginen. 20-25 inguru geundela esango nuke. Pena bat izan zen, izan ere, kopuru horrentzako afaltzeko lekua bilatzea posible zen, baina tira.
22:30etan gelditu ginen Unamuno plazan, eta neu behintzat 5etan iritsi naiz etxera. Primeran pasatu genuen, ea hurrengoa noiz egiten dugun eta jende gehiago animatzen den.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: