Ongi etorri!
Etxetik at ikastera joateak, esperientzia berri asko
biziarazten dizkizu. Horien artean, pisu bat partekatzea, eta hau da gure kasua.
Iaz elkar ezagutu genuen bost neska gara familia txiki hau osatzen dugunak. Bostak ikasleak gara, euskaldunak, gipuzkoarrak eta lehen aldiz konpartitzen dugu pisu bat familiakoak ez direnekin. Hala ere, guztiak oso ezberdinak gara, eta honek eragin handia du gure elkarbizitzan: janaria, garbiketa, aisialdia, ikasketak…
Hemendik aurrera gure kontuen berri izango duzue blog honen bidez. Espero dugu gure txoko honetan adierazitakoak noizbait gure egoeran egongo direnentzat lagungarri izatea.
Ainhoa eta Itziar
Iruzkinak
Utzi iruzkina: