Lehen astea

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-10-10 17:35

Lehenengo egunak nahiko eztabaidagarriak izan ziren gure artean. Gauza asko erabaki behar ziren eta bakoitzak bere erara egin nahi zituen. Baina azkenean, denok gauza batean edo beste batean amore emanda adostasunera iristea lortu genuen.

Hau eromena!!

Gu bioi tokatu zitzaigun lehen afaria prestatzea, zer... eta arraina egin behar. Lehenik moztu, gero irina eta arraultzatik pasa eta ostean, zartaginera bota eta berehala itxura bikaina hartu zuen. Baina, arraina plateran jarri ondoren, zer bururatu... eta bero-bero zegoen zartagina plastikozko tabla gainean uztea.  Izugarrizko ke usaia etxe osotik eta tabla zakarrontzira zuzenean. A ze parea...

Gutxienez barre ederrak bota genituen honen kontura eta arraina ederra irten zitzaigun.

Hori bai!!ez dugu bikote moduan sukaldean ezer gehiago prestatuko.


Utzi iruzkina: