Etxe zaharra
Bizi garen etxea nahiko zaharra da; obra asko daude eginda baina, hala ere, zenbait arazo izan ditugu. Lehenengo astean, pertsiana bat hautsi zitzaigun; garbiketa lanetan ari ginela altzari baten dekorazio zati batzuk ere hautsi zitzaizkigun... Gainera, txirrina ere ez dabil. Honetaz gain, internet jarri nahi genuen etxean (izan ere, irakasleek bidaltzen dizkiguten lan guztietarako internet behar dugu), baina teknikoa etorri zenean ez zuen horretarako kablea aurkitzen, eta abar luze bat.
Guzti hau dela eta, aste honetan mantenu lanetan aritzen diren langile asko etorri zitzaizkigun etxera; gainera denak egun berean. Beraz, etxean egon behar izan genuen arratsalde guztia. Nekagarria izan zen denei jaramon egiten ibili beharra, baina tira; agian hobe denak egun berean etortzea. Oraingoz behintzat konpondu ditugu arazo guztiak, espero!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: