Ozpakizun bikaina
Asteartean afari ederra prestatu genuen nire urtebetetzea ospatzeko. Egia esan, ez nuen pentsatzen halako ospakizunik egingo genuenik, ilusio handia egin zidan. Eta nola pentsatuko nuen ba opariak ere irekitzea tokatuko zitzaidanik?...Poltsa beltz dotore bat oparitu zidaten pisukideek, baita postal batean bertso xelebre bat idatzi ere...Mila esker bihotzez neskak!!
Pisukoez aparte gelako hiru lagun ere gonbidatu genituen. Itziarrek lehengoan azaldu bezala, tortilla, kroketak, entsalada...jan genituen, baina egia esan, hoberena postrea izan zen, gure gelakideek ekarritako tarta modukoa. Ummm....pentsatze hutsarekin ahoa urtu egiten zait...
Han ibili ginen kontu kontari emakumeoi gustatzen zaigun moduan, eta konturatzerako jada gaueko 12:30ak ziren ( eta nola ez...hurrengo egunean klasera joan behar...) .
Egia esan, jende bikaina ezagutu dut hemen...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: