Ainhoa eta bere abenturak

etxetikat 1456132421501 Etxetik at | 2007-10-30 22:47

Ainhoaren eguneroko bizitza liburu bat idazteko moduko izango litzateke. Emakume honi zer etzaion gertatzen, ai ama!
Gaur ere ez da ezberdina izan.
BBKra joan beharra izan du eguerdian dirua ateratzera, baina txartela sartu duenean "no identificado" jarri dio. Orduan, takilan zegoen neskarengana joan da, eta honek ideiarik ere ez zuen, telefonoren batera deitzeko esan dio, eta Ainhoa haserre etxera bueltatu da. Bilbon gaudenetik hirugarren aldia dela uste dut txartelen batekin arazoren bat duena.
Ez dakit komunarekin arazo bereziren bat duen edo zer, baina bertan sartzen den bakoitzean zerbait gertatzen zaio. Pisukide batek esaten duen moduan, ezin dugu bakarrik utzi, jeje!
Dutxatu ostean, azazkalak mozten hasi da, beste guztiak salan geunden bitartean. Bat-batean oihuka hasi da, "ai ama, ai ama, lagundu, lagundu!" (egia esan komunean sartzen den bakoitzean berdina esaten duela uste dut). Neu, larrituta komunera joan naiz. Eta hara non ikusi dudan eskua komuneko zuloan sartuta azazkalak moztekoa hartu ezinean. Hori bai, ez zuen nahi ura ukitzerik, eta beraz artazi batzuekin aritu da denbora luzez kanpora ateratzea lortu arte.
Orain salan gaude, Goenkale ikusten. Duela bost minutu, Ainhoa begiekin keinu arraroak egiten ari zela ikusi dugu. Begi bat itxita hobeto ikusten zuela eta harrituta zebilen, baina ez dio garrantzi handiagorik eman. Orduan eskuarekin zerbait arraroa ukitu du, eta ea non ikusi duen bere lentila bat zela. Horregatik ikusten zuen telebista gaizki.
Espero dut gaurkoz ez duela beste abenturarik izango. Tira, egia izan, gaurko eguna nahiko lasaia izan da normalean izaten dituen abenturekin konparatuz. Ea zer gertatzen den bihar.


Utzi iruzkina: